Select Page

ERP SOLUZIOAK

ZERBITZUAN OINARRITUTAKO ERP SOLUZIOAK

Enpresaren prozesu guztiak bildu eta Industriaren balio katearekin konektatzen dituen soluzioa da ERPa: bezeroengandik partner eta hornitzaileengana.

20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu industri prozesuak digitalizatzen, eta negozio  bakoitzaren neurrira eta premietara hoberen moldatzen den soluzioa eskaintzen dugu.

ERP INPLEMENTAZIOEK ERALDAKETA KOMERTZIAL DIGITALAREN BITARTEZ GIDATU BEHAR DUTE ERAKUNDEA.

IFS

Arintasuna eta inbertsioaren itzulkina sortzeko diseinatua

IFS Applications 100 negozio osagaik baino gehiagok osatuta dagoelako lortzen da arintasuna. Osagai bakoitzak ondo definitutako asmo bat dauka, eta osagaiak zer egiten duen deskribatzen duen interfaze bat.

Ikuspegi horrekin, bezero bakoitzak behar dituen negozio osagaiak baino ezin ditugu aukeratu. Eta beste berri batzuk gehitu ditzakegu, jada existitzen diren osagaietan batere etenik sortu gabe.

Industriaren Core prozesuetan bereizgarri handi bat ematea, hala nola Proiektuetan, Zerbitzuetan, Aktiboetan, Fabrikazioa eta hornidura katean.

SAP

Erreferente bat sektore askotan

i3Stik, gure SAP Gold zerbitzu espezializatuak laguntzen dizu ERP SAParen diseinuan, ezarpenean, rolloutean eta bilakaeran.

SAP Gold Partner gara, gure profesionaltasuna eta ematen dugun zerbitzuaren kalitatea eta garantiarik handiena berresten duen egiaztagiririk zorrotzenetako bat.

MICROSOFT DYNAMICS 365

Enpresa Txiki eta Ertainek gehien erabiltzen duten ERP Clouda.

Dynamics 365 Business Central ERP oso bat da, enpresaren arlo guztiak estaltzen ditu, eta Microsoften Cloud soluzioen zatia da (Office 365, Dynamics 365, LinkedIn, Power BI, PowerApps, Azure…).

Ehuneko ehun SAAS (Software como Servicio) den Microsoften lehen soluzioa izateagatik nabarmentzen da, eta “erabileragatiko ordainketa” modalitatean erosten da.

LOGESTIC

Garraio eta Logistikako enpresetarako soluzio integrala.

LKSk diseinatu du, sektoreko espezialisten berezitasunei erantzuna emateko. Karga osoko prozesuak, karga zatikatukoak, taldekatzeak, paketeak, zisternak, edukiontziak, hozkailuak eta operadore logistikoak digitalizatzen ditu.

Floten kudeaketarako funtzionaltasun aurreratuak ditu, tartean GPSak, kartografia, dokumentuen kudeaketa elektronikoa eta EDI komunikazioa direla, besteak beste.

NODHOS

Txikizkako salmentako eta moda banaketako enpresetarako soluzio integrala

LKSk diseinatu du, sektoreko espezialisten berezitasunei erantzuna emateko. Erosketa prozesuak, inportaziokoak, kalitate kontrolekoak, izakinak, prezioak, fluxu ez-komertzialak, garraio eta fakturazioa digitalizatzen ditu, besteak beste. Kanal askoko eta marka askoko soluzioa da, nazioarteko hedapenerako diseinatua (hizkuntza askokoa, moneta askokoa).

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Galderarik baduzu, galdetu guri.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri