Select Page

Energia

Laguntza eta aholkularitza

 

LKS Next Legalen, energia arloko aholkularitza eskaintzen diegu energia azpiegiturak ezartzeko interesa duten sustatzaileei eta aholkularitza eta laguntza administrazioei ere baimentze prozeduren fase guztietan.

ENERGIA SORTZEKO AZPIEGITURAK EZARTZEKO PROIEKTUETAN ESKU HARTZEN DUGU, AHOLKULARITZA JURIDIKOA EMANEZ.

ZER ESKAINTZEN DUGUN

  • Energia instalazioak ezartzeko behar diren baimenak, lizentziak eta onarpenak lortzeko laguntza juridikoa (sektoreko, ingurumeneko, hirigintzako baimenak, lizentziak eta onarpenak):
  • Aholkularitza eta laguntza administrazio izapideetan, beharrezkoak diren administrazio titulu guztiak lortu arte.
  • Tartean diren administrazioekin hitz egitea, baimenak eta onarpenak ahalik eta arinen lortzeko.
  • Alegazioak eta errekurtsoak.
  • Lurraldean energia instalazioak ezartzeko egon daitezkeen oztopoak hautemateko eta gainditzeko hirigintzako aholkularitza:
    • Hirigintzako eta lurraldeko plangintzak aztertzea;
    • Plangintza tresnen aldaketak bultzatzea eta egitea
  • Lurzorua lortzeko laguntza juridikoa (desjabetze espedienteak), energia instalazioak ezartzeko beharrezkoa denean.
  • Dirulaguntzen arloko aholkularitza:
    • Dauden dirulaguntzen/laguntza programen identifikazioa, proiektuaren ezaugarrien arabera
    • Parte hartzeko baldintzak aztertzea, eskabidea kudeatzea eta izapidetzearen jarraipena egitea
  • Administrazio publikoei eta industria sektoreari laguntza eta aholkularitza juridikoa ematea, energia aurrezpenari eta efizientziari buruzko neurriak ezartzeari eta energia berriztagarriei lotuta eska daitezkeen betebeharrei buruz.
  • Laguntza eta aholkularitza juridikoa: autokontsumoa, energia zerbitzuen kontratuak, lankidetza publiko-pribatua…
  • Energia komunitateak eratzeko laguntza eta aholkularitza.
  • Proiektuak finantzatzen laguntzea.
  • Zerga arloko aholkularitza (kenkariak, hobariak eta energia berriztagarriko inbertsioei lotutako beste zerga abantaila batzuk).

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Galderarik baduzu, galdetu guri.