Select Page

I+G-REN FINANTZAKETA PRIBATUA

Betetze politika propioen analisia, ebaluazioa eta berrikuspena

LKS NEXT LEGALetik aholkularitza osoa ematen dugu enpresek I+G alorrean egiten dituzten jardueren finantzaketa pribaturako prozesuen ondoriozko lege eta zerga  alderdi guztien gainean, araudiak aurreikusitako formula posible guztietan.

Era berean, LKS NEXT LEGALen I+G alorreko jarduera horiek finantzatzeko baliabideak errazago eskuratzeko araudiak aukeran ematen dituen egitura juridiko egoki guztiak antolatzeko gai gara. Eta, I+G proiektuen analisi teknikoak egiten dituzten kanpoko lankideekin elkarlanean, finantzaketa lortzeko bete behar diren baldintza tekniko guztiak betetzeko gomendioak ematen ditu.

ENPRESEN IA %75EK ESATEN DU BERRIKUNTZA DELA KUDEAKETAN DUTEN HIRU LEHENTASUN NAGUSIETAKO BAT.

ZER ESKAINTZEN DUGUN

  • Zergen planifikazioa Sozietateen gaineko Zergako kenkaria aprobetxatzeko.
  • Baliabideak eskuratzeko modu egokia egituratzea (zuzenean eskuratzea, AIEren bidez zeharka eskuratzea, etab.)
  • Finantzaketa eragiketaz interesatuta dauden inbertsiogileekin negoziatzea.
  • Enpresari aholkuak ematea inbertsiogileekiko kontratu harremanen gainean.
  • Aholkularitza osoa hirugarrenen ziurtagiriak lortu arte, eta txosten motibatuak, kasua bada.
  • Proiektu auditoriak egitea.

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Galderarik baduzu, galdetu guri.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri