LEGAL
Administrazioa eta hirigintza
Esparru publikoarekin zuzenean lotuta dauden gaien alorreko aholkularitza eskaintzen dugu LKS Next LEGALen. Hartzaile dira administrazioak eta sozietate publikoak, baina baita entitate pribatuak ere (haiekiko harremanetan).
Hirigintzaren, kontratazio administratiboaren eta administrazioarekiko auziaren alorretako aholkularitza, sektore publikoarentzat nahiz pribatuarentzat
ZER ESKAINTZEN DUGUN
- Hirigintza: diziplina anitzeko aholkularitza lurzoruaren antolamenduari buruzko espedienteetan (antolamendu-aldaketak eta garapen-tresnak)
- Ingurumena: ingurumen-baimenak eta jarduera-baimenak ematea eta horiek aldatzea
- Kontratazio administratiboa fase guztietan: onarpena, esleipena, egikaritzea eta espedienteen ebazpena
- Zergak: herrikoak, lurraldekoak eta estatukoak; zergen alorreko kontsultak; ikuskapenak; zehapen-espedienteak, eta zerga-auzitegien (adibidez, justizia-auzitegien) aurreko esku-hartzeak
- Dirulaguntzak eta laguntza publikoak: aholkularitza, emateko, zuzeneko emakidarako hitzarmenak izenpetzeko, baldintzak betetzeko eta dirulaguntzak eta itzultze-espedienteak kudeatu eta justifikatzeko faseetan
- Zehapen-espedienteak: zehapen-espedienteen fase guztietan aholku ematea, hala nola hastean, alegazioetan, frogak proposatu eta praktikan jartzean, ebazpen-proposamenean eta ebazpenean
- Ondare-erantzukizuneko espedienteak: hirigintzaren alorreko kontuetan, herri-administrazioaren jardunaren ondoriozko ondare-erantzukizuneko erreklamazioetan esku hartzea
- Administrazioarekiko auzien prozesuak letradu bezala gidatzea
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.