Informazio gehiago

 

Zure erantzunen arabera, hau da zure erakundeak lortutako heldutasun digitalaren maila:

 

PRIMARIOA

Primarioa

Fase honetan, erakundeek paper bidez kudeatzen dituzte prozesuak, ez dute kanal digital garaturik, eta webgunearen eta aplikazio mugikorren potentziala ez dute osorik aprobetxatzen.

Ez dira sistema digitalez fio, eta aldatzeko asmorik ere ez dute. Sailen arteko komunikazioa ez da batere eraginkorra, erabat isolatuta daude eta.

Mailaren Ezaugarriak:

  • Hazkunde digitalerako estrategiarik gabe
  • Erakundeak ez du digitalizaziora bideratutako ekimen berritzailerik
  • Gaitasun teknologikoak (azpiegitura digitalak) gutxi erabiltzen dira. Papera erabiltzen da
  • Ez dira datuak jasotzen
  • Ez dago inor digitalizaziorako prestatuta, ezta digitalizazioan diharduenik ere
  • Trebetasun digitalak garatzearekin lotura duen prestakuntza planik gabe
  • Teknologia digitalarekiko mesfidantza. Aldaketarako erresistentzia handia
  • Zerbitzuen katalogoa ez da errealitate digital berrira egokitu
  • Negozio prozesuak ez daude automatizatuta
  • Ez da elkarlanik egiten inguruko eragileekin

Beste maila batzuk ikusteko, egin klik ikonoetan:

BISITA GAITZAZU!

 

Comparte en tus redes sociales: