PRIBATUTASUN POLITIKA
PRIBATUTASUN POLITIKA LKS Next WEBEKO HARREMANETARAKO
1. Xedea
Pribatutasun Politika honek oinarriak jartzen ditu LKS, S.Coop.ek (aurrerantzean “LKS Next”) Webgunearen bidez LKS Next taldeko enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuetan interesdunek ematen dituzten datu pertsonalak tratatzeko.
2. Tratamenduaren arduradunaren harremanetarako datuak
Hauek dira LKSren harremanetarako datuak, Webgunearen bitartez zerbitzuetan interesa dutelako pertsonek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna den heinean:
- Posta helbidea: Dirección postal: Garaia Parke teknologikoa. Goiru, 7 20500, Arrasate-Mondragón, (Gipuzkoa), Espainia
- Helbide elektronikoa: info@lksnext.com
3. Datuak jasotzea
LKS Nextek tratatzen dituen Datu Pertsonalak zuk eman dituzu, interesduna zaren heinean, bitarteko elektronikoz, LKS Nexten webeko formularioaren bidez.
Interesdunak honen bitartez bermatzen du emandako Datu Pertsonalak egiazkoak eta zuzenak direla.
4. Tratamenduaren xede nagusiak
LKS Nextek, tratamenduaren arduradun gisa, zure Datu Pertsonalak tratatuko ditu, harreman komertziala izateko eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa edozein komunikabideren bidez jasotzeko prozesua kudeatzeko.
Interesdunari jakinarazten zaio bere datuak taldeko enpresei bakarrik lagako zaizkiela, egoki iritziz gero, eskatutako produktuei dagokienez. Halaber, jakinarazten da hirugarrenari emandako informazio pertsonala eskaerari erantzuteko behar-beharrezkoa den informaziora mugatzen dela, eta eskatzen diegu datu pertsonalak beste ezein helburutarako ez erabiltzeko.
5. Tratamenduaren oinarriak
Tratamendurako lege oinarria interesdunaren baimenean oinarritzen da, web inprimakiaren bidez.
Interesdunak beti izango du baimena kentzeko eskubidea, eta ondoko 9. atalean baimena kentzeari buruz jasotzen diren xedapenak izango dira aplikatzekoak.
6. Datuen hartzaile izango diren erakundeak
Tratamenduaren arduradunaz gain, honako erakunde hauek ere datuen hartzaile izan daitezke:
- LKS Next Taldeko enpresak.
- LKS Nextek egiten dituen jardueren barruan IKTak mantentzeko zerbitzua eta/edo aholkularitza ematen duten enpresak.
7. Datuak gordetzeko epea
Emandako datu pertsonalak politika honetan deskribatutako xedeak betetzeko behar den epean gordeko dira, eta baimena kentzea edo ezeztatzea eskatzen ez den bitartean; kasu horretan, datu pertsonalak blokeatuta egongo dira legezko betebehar bat betetzeko edo datu horien tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erreklamazioak formulatu, egikaritu eta defendatzeko behar den epean.
8. Segurtasun neurriak
LKS Nextek nahitaez hartu beharreko segurtasun neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartu ditu eta hartuko ditu, indarrean dagoen legeriak eta sektorean dauden kalitate estandarrek xedatutakoaren arabera, komunikazioen segurtasuna eta konfidentzialtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Honenbestez, LKS Nextek ezin du bermatu Webgunearen eta Eduki eta/edo Zerbitzuen erabileraren pribatutasun eta segurtasun osoa, eta, bereziki, ezin du bermatu baimendu gabeko hirugarrenek ez jakitea erabiltzaileek Webguneaz eta Eduki eta/edo Zerbitzuez egiten duten erabilera mota, baldintza, ezaugarri eta inguruabarren berri.
9. Interesdunaren eskubideak
LKS Nextek konpromisoa hartzen du zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko eta zure eskubideak erabili ahal izango dituzula bermatzeko.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko ere, baldin eta, besteak beste, datuok jadanik ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, eta interesdunen egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunok beren datuak tratatzearen aurka egin ahal izango dute. LKS Nextek zure datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak gauzatzeagatik edo defendatzeagatik ezinezkoa denean izan ezik.
Zerbitzuaren ezaugarriak direla eta, eramangarritasun eskubidea emandako datuetara mugatuta dago, baina erabili, erabil daiteke.
Eskubide horiek baliatzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke goian adierazitako helbidean, helbide elektronikoan edo telefonoan, eta gehienez ere 48 orduko epean adieraziko dizugu zer pauso egin behar dituzun, eta zure eskaera gauzatuko dugu.
Zure eskubideak baliatzean (edo eskubide horiek gauzatzeko harremanetan jartzeko moduan) gustura geratu ez bazara, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Kontrol Agintaritzan. Kasu horretan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia izango da eskuduna.
10. Eguneratzea eta komunikaziobideak
Azkenik, LKS Nextek konpromisoa hartzen du interesdunari une oro jakinarazteko ea kasuren batean pribatutasun politika honetako 4. paragrafoan aipatutakoez bestelako tratamendurik edo tratamendu berririk izan den, betiere interesdunaren baimena indarrean badago.
Komunikazio bideak bilketarako erabilitakoak izango dira, edo antzekoak edo baliokidetzat jotzen diren beste batzuk.
CV-RAKO PRIBATUTASUN POLITIKA LKS-REN WEBGUNEAN
1. Xedea
Pribatutasun politika honetan xedatzen da zein oinarriren gainean tratatzen dituen LKS, S.Coop.ek (aurrerantzean, “LKS”) interesdunek webgunearen bidez ematen dituzten datu pertsonalak, beren curriculum vitaea entregatuz hautapen prozesuetara sartu nahi dutenean (gure talentuaren parte izan nahi duzu?), baita inprimakiren bat betetzeko datu pertsonalak ematen dituztenean ere. Halakoetan, baldintza hauek bete beharko dira, eta datu pertsonalak eman aurretik horien berri jakin eta, hala badagokio, onartu egin beharko dira.
2. Tratamenduaren arduradunaren harremanetarako datuak
Hauek dira LKS Nextekin harremanetan jartzeko datuak, LKS Next baita interesdunek beren curriculum vitaea entregatzean ematen dituzten datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna:
- Posta helbidea: Garaia Parke teknologikoa. Goiru, 7 20500, Arrasate-Mondragon, (Gipuzkoa), Espainia
- helbide elektronikoa: desarrollopersonas@lks.es
3. Datuak jasotzea
LKS Nextek tratatutako datu pertsonalak zeuk eman dituzu, interesduna zaren aldetik, bitarteko elektronikoen bidez, LK Nexteren webguneko inprimakia onartu eta bidalita.
Interesdunak, honen bitartez, emandako datu pertsonalak egiazkoak eta zehatzak direla bermatzen du, eta edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen du.
4. Tratamenduaren xede nagusiak
LKS Nextek, tratamenduaren arduraduna denez gero, LKS Nexten egin litekeen edozein hautaketa prozesu kudeatzeko tratatuko ditu zure datuak.
Interesdunari jakinarazten zaio bere datuak taldeko beste enpresa batzuei laga ahal izango zaizkiela, giza baliabideak, iniziatibak eta proiektu korporatiboak kudeatzeko. Era berean, jakinarazten da hirugarrenei lagatako informazio pertsonala behar-beharrezkoa den informaziora mugatzen dela, eta datu pertsonalak beste edozein helburutarako ez erabiltzeko eskatzen diegula.
5. Tratamenduaren oinarriak
Tratamenduaren lege oinarria interesdunaren baimenean oinarritzen da nagusiki, deskribatutako politikaren onarpenaren eta formularioaren bidalketaren bidez.
Interesdunak beti izango du baimena kentzeko eskubidea, eta ondoko 9. atalean baimena kentzeari buruz jasotzen diren xedapenak izango dira aplikatzekoak.
6. Datuen hartzaile izango diren erakundeak
Tratamenduaren arduradunaz gain, honako erakunde hauek ere datuen hartzaile izan daitezke:
- LKS Next Taldeko enpresak
- LKS Nextek egiten dituen jardueren barruan IKTak mantentzeko zerbitzua eta/edo aholkularitza ematen duten enpresak.
7. Datuak gordetzeko epea
Emandako datu pertsonalak bi urtez gordeko dira, edo politika honetan deskribatutako xedeak betetzeko behar den epean, eta baimena kentzea edo ezeztatzea eskatzen ez den bitartean; kasu horretan, datu pertsonalak blokeatuta egongo dira legezko betebehar bat betetzeko edo datu horien tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erreklamazioak formulatu, egikaritu eta defendatzeko behar den epean.
8. Segurtasun neurriak
LKS Nextek nahitaez hartu beharreko segurtasun neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartu ditu eta hartuko ditu, indarrean dagoen legeriak eta sektorean dauden kalitate estandarrek xedatutakoaren arabera, komunikazioen segurtasuna eta konfidentzialtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Honenbestez, LKS Nextek ezin du bermatu Webgunearen eta Eduki eta/edo Zerbitzuen erabileraren pribatutasun eta segurtasun osoa, eta, bereziki, ezin du bermatu baimendu gabeko hirugarrenek ez jakitea erabiltzaileek Webguneaz eta Eduki eta/edo Zerbitzuez egiten duten erabilera mota, baldintza, ezaugarri eta inguruabarren berri.
9. Produktuetan interesa duen pertsonaren eskubideak
LKS Nextek konpromisoa hartzen du zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko eta zure eskubideak erabili ahal izango dituzula bermatzeko.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko ere, baldin eta, besteak beste, datuok jadanik ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, eta interesdunen egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunok beren datuak tratatzearen aurka egin ahal izango dute. LKS Nextek zure datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak gauzatzeagatik edo defendatzeagatik ezinezkoa denean izan ezik.
Zerbitzuaren ezaugarriak direla eta, eramangarritasun eskubidea emandako datuetara mugatuta dago, baina erabili, erabil daiteke.
Eskubide horiek baliatzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke goian adierazitako helbidean, helbide elektronikoan edo telefonoan, eta gehienez ere 48 orduko epean adieraziko dizugu zer pauso egin behar dituzun, eta zure eskaera gauzatuko dugu.
Zure eskubideak baliatzean (edo eskubide horiek gauzatzeko harremanetan jartzeko moduan) gustura geratu ez bazara, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Kontrol Agintaritzan. Kasu horretan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia izango da eskuduna.
10. Eguneratzea eta komunikazio bideak
Azkenik, LKS Nextek konpromisoa hartzen du interesdunari une oro jakinarazteko ea kasuren batean pribatutasun politika honetako 4. paragrafoan aipatutakoez bestelako tratamendurik edo tratamendu berririk izan den, betiere interesdunaren baimena indarrean badago.
Komunikazio bideak bilketarako erabilitakoak izango dira, edo antzekoak edo baliokidetzat jotzen diren beste batzuk.
LAGUNTZA ETA MANTENTZE LANETARAKO BEZEROEN ATARIAREN PRIBATUTASUN POLITIKA
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren (EB) 2016/679 Erregelamendua eta 214/2025 Errege Dekretua betez, Laguntza eta Mantentze Lanetarako Bezeroen Atariaren erabiltzaileei beren datu pertsonalen tratamenduaren berri ematen zaie.
1. Tratamenduaren arduraduna
LKS Infraestructuras IT, S.L.
Helbidea: Bizkaiko Parke Teknologikoa, 207 eraikina, 48160 Derio (Bizkaia)
Harremanetarako helbide elektronikoa: privacy@lksnext.com
Datuak Babesteko ordezkaria (DPO): María Melgosa Arcos – privacy@lksnext.com
2. Tratamenduaren helburua
Datuak honetarako tratatuko dira:
Erabiltzaile baimenduen alta eta sarrera kudeatzeko.
Laguntza eta mantentze eskaerak, gorabeherak eta tiketak izapidetzea eta jarraitzea ahalbidetzeko.
Sistemaren segurtasuna eta trazabilitatea bermatzeko (erabiltzaile rolak, pasahitzak, jarduera erregistroa, IP helbideak, etab.).
Zerbitzua ematearekin lotutako jarduerak jakinarazteko eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Laguntza zerbitzua ematen denean, mantentze lanak egin edo gorabeherak konpontzen zaizkion bezeroaren aktiboei lotutako informazioa kudeatzeko.
3. Oinarri juridikoa
Datuen tratamendua honetan oinarritzen da:
LKS Infraestructuras IT SLk (aurrerantzean, LKS IT) eta bezero enpresak sinatutako laguntza eta mantentze kontratua gauzatzea, atarian baimendutako erabiltzaileen alta eta gestioa gaitzen duena.
LKS ITk plataformaren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta sarbide eta trazabilitate erregistroak mantentzeko duen interes legitimoa.
4. Tratatutako datuen kategoriak
Identifikazio datuak: izena, abizenak, posta elektroniko korporatiboa, enpresa.
Sarbide eta erabilera datuak: erabiltzaile kredentzialak, esleitutako rolak, pasahitzak, plataformako jarduera erregistroak, IP helbideak eta zerbitzuaren trazabilitatea eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoa den beste informazio teknikoa.
Bezeroaren aktiboekin lotutako datuak: euskarri eta mantentze zerbitzuaren oinarri diren sistemei edo baliabideei lotutako informazioa.
5. Hartzaileak
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko edo zerbitzua emateari lotutako behar teknikoen kasuan izan ezik. Atariaren azpiegitura kudeatzen duten hornitzaile teknologikoek sarbidea izan dezakete, beharrezkoak diren kontratu bermeekin.
Era berean, datuak LKS Next Taldeko beste enpresa batzuekin partekatu ahal izango dira eskatutako zerbitzuei dagokienez beharrezkoa denean, betiere lagatako informazio pertsonala behar-beharrezkoa denera mugatzen dela eta beste helburu batzuetarako erabiltzen ez dela bermatuta.
6. Interesdunen eskubideak
Erabiltzaileek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, bai eta datu okerrak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko ere, jasotako helburuetarako beharrezkoak ez direnean. Halaber, beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute, egoera partikularrarekin lotutako zirkunstantzia jakin batzuetan aurka egin eta, teknikoki posible denean, emandako datuen eramangarritasuna eskatu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.
Eskubide horiek gauzatzeko, DPOra jo dezakezu 1. atalean adierazitako helbidean edo helbide elektronikoan.
Erantzuteko epea hilabetekoa izango da, eta beste bi aldiz luzatu ahal izango da konplexutasun bereziko kasuetan. Zure eskubideak baliatzean gogobetetzea lortu ez baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkeztu dezakezu www.aepd.es helbidean.
7. Datuak gordetzea
Datuak LKS IT eta enpresa bezeroaren arteko kontratu harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta ondoren lege betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren epeetan.
8. Segurtasun neurriak
LKS ITk arriskuari egokitutako segurtasun maila bermatzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko ditu, indarrean dagoen legediarekin eta sektoreko estandarrekin bat etorriz, honako hauek barne: sarbideen kontrola, pasahitz enkriptatuen gestioa, sarbideen trazabilitatea eta bi faktoretan autentifikatzeko aukera (2FA).
9. Politika eguneratzea
LKS ITk pribatutasun politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du beharrezkoa denean, lege berrikuntzetara, jurisprudentzia irizpideetara, sektoreko praktiketara edo erakundearen interesetara egokitzeko. Erabiltzaileei edozein aldaketa garrantzitsu jakinaraziko zaie ohiko kanalen bidez.
