Select Page

Ziurtagiriak

Estandarrak betetzea eta haratago

LKS Nexten konpromisoa, garatutako jardueran, ez da soilik negozio-emaitzetara mugatzen, baita hura osatzen duten pertsonen osasunaren eta ongizatearen kudeaketara, ingurunearekiko jasangarritasunera eta komunitatearekiko konpromisora ere. …

LKS Nextek kalitatea kudeatzeko sistema bat dauka ezarrita eta egiaztatuta, UNE-EN ISO 9001:2015 arauaren arabera. Zerbitzua emateko metodologiarik egokiena eskaintzen du sistema horrek, ezagutzaren eta etengabeko hobekuntzaren kudeaketa egokian oinarritutako metodologia eskaintzen baitu.

LKS Nextek ingurumenaren kudeaketa sistema bat dauka ezarrita eta egiaztatuta, UNE-EN ISO 14.001:2015 arauaren arabera, eta sistema horrek ziurtatzen du ingurumenaren babesera, garapen iraunkorrera eta kutsaduraren prebentziora bideratutako kultura duela.

LKS Nextek Informazioaren Teknologien Zerbitzua kudeatzeko sistema bat dauka ezarrita eta egiaztatuta, UNE ISO/EIC 20000-1:2011 arauaren arabera, eta sistema horrek ziurtatzen du bezeroei zerbitzu ona ematea eta zerbitzu hori hobetzea izango direla IKTen zerbitzuen kudeaketaren funtsa.

LKS Nextek Nazio Batuen Munduko Itunarekin bat egin du, enpresa iraunkortasunerako politikak eta jardunbideak garatzeko, ezartzeko eta zabaltzeko.

LKS Nextek compliance eredu bat dauka, Compliance penalaren kudeaketa sistemen gaineko UNE 19601 arauan oinarrituta, eta sistema horrek ziurtatzen du delituak prebenitzera eta detektatzera zuzendutako kultura bat duela.

LKS Nextek PMP Ziurtagiria (Proyect Management Professional) duten profesionalen talde bat dauka. Project Management Institute erakundeak ematen du ziurtagiri hori, eta proiektu zuzendarientzako ziurtagiririk ezagunena da. Lidergoan eta proiektuen zuzendaritzan esperientzia dutela erakusten du.

LKS Nextek Hizkuntza Kudeaketako Zilarrezko BIKAIN ziurtagiria lortu du. Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, eta ziurtatzen du LKSn euskara presente dagoela eta euskara erabili eta kudeatu egiten dela.

LKS Nextek genero ikuspegiaren sustapenarekiko konpromiso aktiboa hartzen du bere gain, eta emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Plan bat garatu du 2018-2020 aldirako.

​LKS Nextek Segurtasuna eta Osasuna kudeatzeko sistema bat dauka ezarrita, ISO 45001:2018 arauaren arabera, eta derrigorrezko arauzko Auditoria eginda dauka, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/95 Legea betetzeko.

LKS Next Bide Segurtasunarekin konprometituta dauden euskal enpresen Innovabide sareko kideetako bat da.

LKS Nextek portaera kode etiko bat dauka, zeinak gure jarduera profesionala gidatzen duten printzipioak  biltzen dituen, eta profesional guztiek agintzen dute beren lanean jokabide kode hori aplikatuko dutela.

LKS Nextek partnerren teknologietan eta/edo produktuetan ziurtatutako profesionalen ekipoak ditu.

LKS Next Prospektikerrek enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza homologatuaren aitortza eskuratu du Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

LKS Nextek Informazioaren Segurtasunerako sistema bat dauka ezarrita eta egiaztatuta, UNE ISO/IEC 27001 arauaren arabera. Sistema horrek erakundeetan informazioa babesteko jarduerak sustatzen laguntzen du, erakundeen irudia hobetuta eta hirugarrenen aurrean erakundeak fidagarri bihurtuta.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri