Select Page

Berregituraketa finantzarioak

Enpresari aholkularitza ematea zorra berregituratzeko eta birfinantzatzeko prozesuei aurre egiteko zailtasun egoeretan, bai eta konkurtso aurreko egoeretan laguntza ematea ere, planteatutako soluzioen merkataritza alderdiaren, finantza alderdiaren eta zerga eta lan alderdien ikuspegia integratuta.

SAIATU EGITEN GARA EZ SOILIK BETETZEAREN LEGE IKUSPEGITIK, BAIZIK ETA EZ BETETZEEN ZERGATIAK IDENTIFIKATZEN ETA ZUZENTZEN ERE BAI.

Berregituraketa finantzarioko prozesuetan, LKS Next Legalek aholkularitza juridikoa eskaintzen du gai hauetan:

  • Pasiboa birfinantzatzeko eta berregituratzeko alternatibak planteatzea.
  • Negoziazioa finantza erakundeekin eta hartzekodunekin.
  • Birfinantzaketa akordio pribatuak kontratatzea, protokolizatzea eta izapidetzea, dagozkien bermeekin, bai eta ohiko zein ohiz kanpoko konkurtso aurreko birfinantzaketa akordioak ere, banakakoak zein kolektiboak, eta horien balizko homologazioa.
  • Standstill akordioak, berritze akordioak, amortizaziokoak, ordainean ematekoak, zorra kapital bihurtzekoak eta unitate ekonomikoak eskualdatzekoak.

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Galderarik baduzu, galdetu guri.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri