Konpromiso soziala
CONOCE LKS NEXT
Gure izateko arrazoia
Giza Eskubideekiko eta Pertsonekiko konpromisoa
BALIO KOOPERATIBOAK DITUENA
Gure taldean, gure izaera kooperatiboarekin koherente izanik, non kapitalaren ordez pertsonek eta haien lanak lehentasuna baitute, giza eskubideak errespetatzen ditugu erabakiak hartzean.

GURE PROFESIONALENGAN FOKU BEREZIA JARRITA
LKS Next osatzen duten 1.500etik gora pertsonaren inplikazioa, konpromisoa eta ahalegina funtsezkoak dira proiektu sozio-enpresarialaren arrakastarako. Pertsona horien prestakuntza, lan ingurune seguruak, berdintasunaren sustapena eta enpleguaren kalitatearen etengabeko hobekuntza dira alderdi garrantzitsuetako batzuk.

Garapen iraunkorra eta tokiko komunitateetan duen eragina
ELKARTASUNA | LKS NEXT TALDEA 2021 |
---|---|
DSF – Dibisioaren Sustapenerako Fondoa (€) | 111.379 € |
KGF – Kohesio eta Garapen Fondoa (€) | 99.379 € |
KHF – Kooperatiben arteko Hedapen Fondoa (€) | 39.751 € |
IPDK – Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako eta Interes Publikoko beste helburu batzuetarako Derrigorrezko Kontribuziorako Fondoa (€) | 134.200 € |
GKE (€) | 5.650 € |
Hauek dira LKS Next Taldearen Compliance Programen oinarriak:
- Arriskuen ebaluazio bat, martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera delitu izan daitezkeenak abiapuntu hartuta, eta gertatzeko probabilitatearen eta eduki dezaketen ondorioaren arabera identifikatutako arriskurik kritikoenak eta bezeroak diren erakundeek egindako eskakizunak ere abiapuntu hartuta. Horrek arriskuak identifikatzera eta arrisku horietarako neurriak proposatzera eraman gaitu.
- Prebentzio eredu bat, hobekuntza praktikoen bitartez eta arauak prebentzioaren ikuspegitik betez. Prebentzio eredua kooperatiba matrizeko Kontseilu Errektorean onartu zen, 2017ko azaroaren 28an, eta hauek dira bere funtsezko elementuak:
-
- Delituen Prebentziorako eskuliburua.
- Jokabide Kodea LKS Next.
- Portaera kodea.
Eta horien ondoriozko beste prozesu batzuk: Finantza Baliabideen Kudeaketarako eredua, Kanal Etikoa.