Select Page
Volver

Irailaren 14an, Eusko Jaurlaritzak eta LKS Next Legalek ekintzailetza kooperatiboari buruzko jardunaldia antolatu zuten, UPV/EHUren (UIK) Udako Ikastaroen barruan.

“Ekintzailetza kooperatiboa: inbertsio sozial eta iraunkorreko formula bat” izenburupean, jardunaldiak mota askotako profesional eta adituak hartu zituen, jarduera ekonomiko berriei ekiteko gizarte-ekonomiaren eta formula kooperatiboaren potentzialtasunari buruzko eztabaida aberasgarria sortzeko.

Bertan zeuden ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abiaraztean aurre egin dieten erronkak partekatu zituzten, hala nola finantzaketa lortzea, baina kooperatibak lan-ingurune kolaboratzaileagoa eta komunitate-zentzu handiagoa eskaini diela nabarmendu zuten, epe luzerako ekintzailetza sendoagoa eta iraunkorragoa eskeiniz.

Ikuspuntu finantzario eta juridiko batetik, parte-hartzaileek nabarmendu zuten gaur egun kooperatiba urruneko figura dela zenbait erakunderentzat, eta horrek zaildu egiten du ekintzaileek kooperatiba bat eratzea kapital-sozietate baten ordez. Hala ere, kooperatibak tresna malgua eta ezin hobea dela erakutsi du enpresa-proiektu berriak garatzeko, eta gero eta hurbilago dagoela enpresa kooperatibaren balioak partekatzen eta horien alde egiten duten banketxeetatik.

Testuinguru horretan, zenbait autonomia-erkidegotako araudi kooperatiboan agertzen den enpresa-sustapeneko kooperatiba aztertu zuten adituek, ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko potentziala duen tresna gisa.

Jardunaldiak gaur egun kooperatiba-arloan ekitearen alde onak eta txarrak azaldu zituen, eta agerian utzi zuen egokia zela modu bidezkoago, sozialki arduratsuago eta jasangarriago batean ekiteko, egungo testuinguru sozial eta enpresarialean duen botere eraldatzailea nabarmenduz.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri