- Proyecto: ALAMODE
- Programa: HAZITEK 2023
- Nº Expediente: ZL-2023/00095
LKS NEXTek zerbitzu aurreratuak ematen dizkie ehungintzaren sektoreko enpresa handiei. Sektore horrek arazo handia du inbentarioaren kudeaketarekin; izan ere, eskaria behar bezala aurreratzen ez bada, jantzi batzuk agortu egiten dira, eta beste batzuk ez dira saltzen, eta horrek galera ekonomikoak eta ingurumenari eragiten dioten hondakinak sortzen ditu.
Estatistika-teknika tradizionalak ez dira gai hain testuinguru konplexuan iragarpenak egiteko. Horregatik, LKS NEXTek ALAMODE proiektua gauzatu du ISEA Zentroaren laguntzarekin. Helburua Adimen Artifizialeko teknologietan oinarritutako sistema bat garatzea izan da, ehungintzaren hornikuntza prozesuak optimizatzeko eta inbentarioa kudeatzeko, eskariaren bilakaeraren iragarpenaren bidez.
ALAMODE proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.