Select Page
Volver

Otsailak 23, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da 152/2022 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, 2022rako lanbide arteko gutxieneko soldata finkatzen duena. Bihar, otsailak 24, jarriko da indarrean.

Hala eta guztiz ere, Errege Dekretuak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte izango ditu ondorioak, eta, beraz, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ordaindu beharko da, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Arauaren xedea Lanbide arteko Gutxieneko Soldata hilean 1.000 euro gordinetan finkatzea da, eta jarraian zehaztuko ditugun hainbat alderdi eta gaitan du eragina:

  • Soldatei dagokienez:

Hileko soldata gordina

Eguneroko soldata gordina Urteko soldata gordina Aldi baterakoak eta sasoikako langileak (enpresa berari gehienez 120 eguneko zerbitzuak eskaintzen dizkiotenak)

Etxeko langileak

1.000 euro

33,33 euro 14.000,00 euro 47,36 euro

7,82 euros/ordu

Ordaindutako soldatak lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoak edo txikiagoak direla egiaztatzeko, kontuan hartu behar dira oinarrizko soldata eta langileek jasotzen dituzten plusak (soldataz kanpoko plusak eta aparteko ordainsarien zati proportzionala izan ezik).

Igoera hori langileek urteko zenbaketan eta lanaldi osoan kontzeptu guztiengatik jasotzen dituzten diru-sarrerekin konpentsa daiteke.
Lanbide arteko gutxieneko soldataren berrikuspen horrek ez du eraginik izango langileek jasotzen dituzten soldaten egituran eta zenbatekoan, baldin eta soldata horiek, oro har eta urteko zenbaketan, gutxieneko soldata hori baino handiagoak badira.

  • Gizarte Segurantzako gutxieneko kotizazio-oinarria hilean 1.125 eurotik 1.167 eurora igoko da.
  • FOGASAren mugei dagokienez:
    • Eguneko soldataren muga: 77,78 €
    • FOGASAren soldatak ordaintzeko 120 eguneko muga: 9.333,6 €
    • Bidegabeko kaleratzeagatiko kalte-ordainaren muga: 28.389,7 €.
  • Enbargatu ezin den kopuru ekonomikoa handitzen du.
  • Langabezia-sorospena jasotzeko: LGSren % 75 (750 €/ hil).

Informazio hau LKS Next Legezko lan- sailetik interesgarria izango zaizuelakoan, zuen enanetara gaukazue edozein argibide edo kontsultarako.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri