Select Page
Volver
  • CMMI mundu osoan aitortutako eredu nagusia da erakundeen heldutasuna eta gaitasuna ebaluatzeko prozesu-kudeaketan, garapen-soluzioak, zerbitzuak eta segurtasun-kudeaketa barne

  • Eredu honen arabera ebaluatutako erakundeek beren bezeroei lehiatzeko abantaila eskaintzen diete beren jardunean

  • Euskal talde kontsultorea Estatuko erakunde bakarra da hiru arlotan aldi berean heldutasun-mailarik gorena lortu duena: Garapena, Zerbitzuak eta Segurtasuna

LKS Next GobTech –LKS Next talde kontsultore euskaldunaren sektore publikoko teknologian espezializatutako unitatea– mundu mailan CMMI® ereduaren 5. heldutasun-mailara iritsi diren erakunde gutxienetako baten artean dago, mailarik gorenera. CMMI® prozesu-kudeaketaren gaitasuna ebaluatu eta hobetzeko nazioarteko estandar globala da, garapena, zerbitzuak eta segurtasuna bezalako arlo nagusietan. Maila hori lortzeak, oso erakunde gutxiri eskuragarria denak, konpromiso irmoa adierazten du bikaintasun operatiboarekin, eraginkortasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin.

CMMI® (Capability Maturity Model Integration) nazioarteko erreferentziazko eredua da erakundeen prozesuen heldutasuna ebaluatu eta hobetzeko, garapena, zerbitzuak, horniketa edo segurtasuna bezalako arloetan. Gaur egun ISACA® erakunde globalak kudeatzen du, gobernu digital eta konfiantza teknologikoan espezializatua. Eredu hau hasieran Carnegie Mellon Unibertsitateko Software Engineering Institute-k (SEI) garatu zuen, eta mundu osoko enpresa eta administrazio publikoek zabaldutako estandar bihurtu da.

CMMI® ereduak erakundearen prozesu nagusien heldutasuna modu egituratuan ebaluatzea ahalbidetzen du, epeen aurreikusgarritasuna, entregen kalitatea eta eraginkortasun operatiboa hobetzeko marko objektiboa eskainiz. LKS Next GobTech-en kasuan, ikuspegi hori balio-kate osoan aplikatzen da modu zeharkakoan: estrategiatik eta proiektuen kudeaketatik hasita, garapen teknikoan, zerbitzuen eskaintzan, hornitzaileen kudeaketan eta laguntza-prozesuetan (estimazioa, konfigurazioa, kalitatea eta analisi kuantitatiboa) barne. Ikuspegi integratu honek bikaintasun operatiboarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromiso sendoa erakusten du, CMMI® ereduaren 5. mailaren oinarriak direnak. Ondorioz, LKS Next GobTech-ek bere bezeroei abantaila ukigarriak eskaintzen dizkie: soluzioen kalitate handiagoa, prozesu aurreikusgarriagoak, kostuen optimizazioa eta berrikuntza, ezagutza partekatua eta talentuaren garapena sustatzen dituen oinarri antolatiboa.

CMMI® ereduak bost heldutasun-maila ezartzen ditu: 1. mailak prozesu gutxi definituak adierazten ditu eta 5. mailak etengabe beren jarduera, kalitatea eta prozesuak optimizatzeko teknika kuantitatibo aurreratuak aplikatzen dituzten erakundeak ordezkatzen ditu. 5. heldutasun-mailara iristeak neurketan, analisi zorrotzean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kultura antolatiboa erakusten du. Lorpen honek gaitasun tekniko handia ez ezik, babes estrategiko gisa ere jokatzen du ingurune konplexu eta esigentetan jarduteko. Mundu mailan, CMMI® eredua erabiliz ebaluatutako erakundeen %7k soilik lortu dute maila hori.

Testuinguru honetan, LKS Next GobTech –LKS Next talde kontsultorearen sektore publikoko soluzioen garapenean espezializatutako negozio-unitatea– arrakastaz gainditu du CMMI® Maturity Level 5 ebaluazioa, ISACA®-k horrelako prozesuak egiteko ofizialki akreditatutako IAL Software Engineering entitateak egina, proiektuak modu seguruan garatzeko eta aplikazioak mantentzeko zerbitzu aurreratuetan. Gainera, LKS Next (Mondragon Korporazioan integratua) Espainiako erakunde bakarra da hiru arloetan aldi berean 5. heldutasun-maila lortu duena: Garapena (DEV), Zerbitzuak (SVC) eta Segurtasuna (SEC).

Ricardo del Corte, LKS Next Gobtech-eko zuzendari nagusia

“CMMI® ereduaren 5. mailak –adierazi du Ricardo del Cortek, LKS Next GobTech-eko zuzendari nagusiak– gure kokapena indartzen du erreferentziazko bazkide teknologiko gisa, bereziki sektore publikoaren gisako testuinguru esigentetan, non ebaluazio honek solbentzia-irizpideak gainditzeko eta kontratazio-prozesuetan abantailak lortzeko aukera eman dezakeen. Balio erantsia du, halaber, sektore pribatuan, non heldutasun antolatiboa eta etengabeko hobekuntza faktore bereizgarritzat hartzen diren. Nazioarteko aitortza honek gure konpromisoa berresten du gure prozesuen bikaintasun teknikoarekin eta etengabeko hobekuntzarekin, soluzio digitalen garapenerako estandar zorrotzen ildotik”.

Helburu hori lortzeko, LKS Next GobTech-eko taldeak lan koordinatu eta zorrotza garatu du azken urtean zehar, etengabeko hobekuntzan, ezagutza partekatuan eta emaitzetara bideratutako kultura batean oinarrituta. Ikuspegi egituratu hau LKS Next-en ADNaren parte da eta etengabe bultzatzen du bikaintasun teknikoa, gaitasunen eboluzioa eta lidergo kolektiboa. 5. heldutasun-maila lortzeak frogatzen du LKS Next GobTech-ek datuetan oinarritutako teknika aurreratuak aplikatzen dituela modu jarraituan, metrikak sistematikoki erabiliz, analisi estatistikoa eta mekanismo prediktiboak baliatuz bere jarduna, kalitatea eta prozesuen eraginkortasuna hobetzeko.

 

 

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri