Irailaren 12an, Miramar Jauregian, LKS Next Legal eta UIK – Udako Ikastaroak elkarrekin antolatutako jardunaldiaren bosgarren edizioa ospatu zen: “Gobernantza Kooperatibetan”. Euskadiko eta Estatuko kooperatiba-mugimenduko ordezkariak, erakunde publikoetako arduradunak eta hainbat sektoretako kooperatiben liderrak bildu ziren bertan, gobernantzaren erronka nagusiei buruz elkarrekin hausnartzeko.
Jardunaldia Martin Recalde-k (LKS Next Legaleko zuzendaria) ireki zuen, eta ondoren Iñigo Albizuri-k (ASETTeko zuzendari nagusia) hitzaldia eskaini zuen, ekonomia sozial lehiakor eta kolaboratibo baterako gobernantzaren inguruan. Moderatzailea: Alberto Emparanza (LKS Next Legal).
Hiru mahai-inguru nagusi izan ziren:
Federazioen eta interkooperazio-erakundeen ikuspegia, Jaione Badiola-k (LKS Next Legal) moderatu zuen, honako parte-hartzaileekin: Juan Antonio Pedreño (CEPES), Patxi Olabarria (Kooperatiben Kontseilua / KONFEKOOP), Ignacio Ugalde (ANEL / CEPES Nafarroa) eta Leire Muguerza (MONDRAGON).
Presidentzien esperientziak gobernantzan, Oihana García-k(LKS Next Legal)-rmoderatu zuen, honako parte-hartzaileekin: Adolfo Plaza (LABORAL KUTXA), Esther Burgui Itoiz (UCAN), Koldo Kortabitarte (MAIER) eta Laia Bonastra (SUARA).
Zuzendaritza nagusien ikuspegia, Jon Lacunza-k (LKS Next Legal) moderatu zuen, honako parte-hartzaileekin: Nerea Aranguren (DANOBATGROUP), Carlos García Crespo (MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA), Edgar Andueza (LICEO MONJARDIN) eta Elena Zárraga (GRUPO LKS NEXT).
Jardunaldia Jokin Díaz Arsuaga-k (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria) itxi zuen, eta elkarrizketarako eta lankidetzarako guneak sortzen jarraitzeko beharra azpimarratu zuen, egungo erronkei ikuspegi partekatuarekin aurre egiteko.
Berrikuntza, partaidetza, lehiakortasuna eta printzipio kooperatiboak uztartzen dituen ikuspegi estrategikotik abiatuta, jardunaldia goi-mailako foroa izan zen, non esperientzia eta ahots desberdinek kooperatiben gobernantzaren inguruko ikuspegia zabaldu eta kooperatibismoarekiko konpromisoa landu zuten.
