Select Page
Volver

Bidarten (EHko Iparraldea) egoitza duen LKS Next Taldeko SEI enpresak bere web berria aurkeztu digu, burutzen ari den garapen dinamikari jarraipena emanez. Modernizazio bisualeko proiektua da, baina baita erabiltzailearen esperientzia optimizatzekoa ere.

20 urte baino gehiagotan, SEI software soluzioak diseinatzen eta garatzen aritu da, eta zerbitzu digitalak eskaintzen, enpresei euren negozioaren garapenean laguntzeko.

OPTIMATE-NODHOS® software paketeak erantzun garrantzitsuak ematen dizkie hornidura katearen kudeaketa erronka gakoei: horniduraren planifikazioa, salmenta aurreikuspenak, erosketak, kalitate kontrola, izakinak, salmentak, fakturazioa….

Zure IT proiektuetarako konfiantzako bazkide baten bila bazabiltza, SEIk zerbitzu digitalen gama zabala eskaintzen du zure informazio sistema osatu eta optimizatzeko: neurrira egindako aplikazioen garapena, atari kolaboratibo eta extraneten diseinua eta mantentze lanak, TMA, Business Intelligence, Oracle Expertise…

SEIk bezeroarekiko duen ikuspegiaren oinarria da bere aditu taldeen eta enpresetako negozio taldeen arteko konfiantzazko harremana eta elkartrukea. Pertsonetan oinarritutako ikuspegia da, euren beharrak hobeto ulertu ahal izateko.

Tél. : +33 (0) 559 58 00 00
contact@seilks.com

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri