Prensa

Volver

HETELek, LKS Next enpresarekin batera, ikasketa digitalak sustatzeko, batez ere emakumeen artean, abian jarri duen APP lehiaketaren saria banatu da gaur Zabalburu ikastetxean. Saria ikastetxe horretako ikasleak diren Kevin Nuñez, Unai Garrido eta Asier Ruizek diseinatu duten aplikazioak irabazi du. Epaimahaia Jesuitak Indautxu ikastetxeko batxilergoko ikasle talde bat izan da, eta beraiek finkatu dituzten balorazio irizpideen artean genero ikuspegia egon da.

HETEL eta LKS Next enpresako arduradunek Zabalburu, Politeknika Ikastegia Txorierri eta Maristak Durango ikastetxeetako ikasleek proposamenak aurkeztu ahal izateko egindako lana, konpromisoa eta ilusioa azpimarratu dituzte. Honetaz gain, Jesuitak Indautxuko ikasleek pozik hartu zuten epaimahai izateko proposamena eta beraien lana seriotasun osoz bete dute. Bukatzeko, LKS enpresa eskertu nahi dugu, HETELen proiektua babestearren.

Mila esker guztioi eta ea denon artean ikasketa digitalei bultzada bat emateko gai garen!

Comparte en tus redes sociales: