Select Page
Volver

LKS Next aholkularitza teknologikoak Amazon Web Servicesen (AWS) partner gisa duen posizioa sendotu du Espainia iparraldean, hodeiari buruzko teknologien erabileran duen ezagutza sakonari eta esperientzia esker.

LKS Nextek aplikazioen modernizazioan, Cloud IoT eta Data & Analytics-en esperientzia ugari ditu, industria zein zerbitzu enpresen erreferentzia arrakastatsuak garatuz.

Cloud, IoT, AA eta RPA-n espezialistak diren LKS Next-eko taldeek hodeian dauden hainbat teknologiaren ziurtagiriak dituzte, arkitektoena eta AWS garatzaileena nabarmentzen direlarik. Taldeak, besteak beste, Solution Architect eta Data & Analytics profilak osatzearen alde egin du. AWSren zerbitzu eta soluzioen ezagutza eta esperientzia sakon horren ondorioz, bezeroaren bizi ziklo osoan, edozein erabilera babesteko soluzio espezifikoak sortzen ditu, hala nola, Lamassu IoT, IoT Dispositibo Industrialen Nortasunaren eta Segurtasunaren Gestioa eskaintzen duena.

Irudian, gure AWS lantaldearen zati bat: Iñaki Cortajarena Azpiroz, Mikel Amuchastegui Zubizarreta, Daniel San Emeterio Nava, Sandy Perez eta Miguel Viguera del Pozo.

Era berean, LKS Next-ek Amazon Web Servicesek antolatutako ekitaldietan parte hartu du, hala nola, AWS Summit ekitaldian; Cloud teknologian espezializatutako profesionalen bilera izan zen, eta gure ekipoak bertan egon ziren ekitaldiak iraun zuen bi egunetan.

LKS Next taldean 650 pertsona baino gehiagok egiten du lan, Espainia, iparraldeko aholkularitza teknologikoko enpresa nagusietako bat da, eta estatuko lehen 100en artean dago. Hori hala, sektore guztietako enpresei TI soluzio aurreratuak eta pertsonalizatuak garatzeko eta ezartzeko gaitasuna du taldeak.

 

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri