Select Page
Volver

2021eko Errenta eta Ondare kanpaina dela eta (horren aitorpenak ekainaren 4tik 30era bitartean aurkeztu beharko dira), Bizkaiko Foru Ogasunak bere webgunean argitaratu berri du errenta kanpainaren kudeaketari buruzko ildo nagusien gaineko informazioa.

1.- Errenta gutunak jasotzea: 2021eko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoak jasotzen dituen gutuna bidaliko zaie datu ekonomiko horiek dituzten zergadun guztiei, eta berariaz adieraziko zaie zerga adierazpena egiteko betebeharra duten eta, hala bada, zergak ordaintzeko aukerarik hoberena (banakakoa edo baterakoa) eta zirriborroaren behin-behineko emaitza.

2.- Bertaratzeko eta aitorpena aurkezteko hiru modalitate.

  1.  Aurrez aurrekoa: Foru Ogasunak dituen hamar bulegoetan egin ahal izango da. Bulego horietara joateko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da Ogasunaren webgunean edo 944066600 telefonoan. Apirilaren 1etik aurrera hartu ahal izango da hitzordua.
  2. Telefonoz: zerbitzua 946083000 telefono zenbakiaren bidez emango da, 08:30etik 19:00etara, lanegunetan, eta 311 agentek emango dute zerbitzu hori. Horretarako, zergadunaren nortasuna egiaztatu beharko da Bak gakoaren bidez edo errenta gutunean aurrez jasotako aktibazio kodearen bidez.
  3. Digitala: modalitate hau aukeratu ahal izango da webgunearen bidez eta Renta Bizkaia Errenta telefono mugikorretarako aplikazioaren bidez. Horretarako, balio duen identifikazio sistema elektroniko batekin identifikatu beharko da bi kasuetan. Apirilaren 4tik aurrera sartu ahal izango da.

 3.- Itzultzeko eta ordaintzeko epeak: itzuli beharreko emaitzaren bat izanez gero, zergadunak dagokion diru sarrera jasoko du bere banku kontuan, aitorpena aurkeztu eta 7 eguneko epean. Berariazko aurkezpenik egon ez bada, baina zirriborroa osorik badago eta itzuli beharreko emaitza badu, uztailaren lehenengo egunetan jasoko dute diru sarrera automatikoki.

Emaitza Ogasunean sartu behar bada, zergadunaren kontu korrontean zordunduko da emaitza, kanpaina amaitutakoan.

4.- Errenta aitorpena aurkezteko betebeharra: gutunaren bidez jakinaraziko da betebehar hori dagoen. Nolanahi ere, arau orokor gisa, 14.000 eurotik beherako lan etekin gordinak dituzten zergadunek ez dute aitorpena aurkeztu beharko. Eta 20.000 eurotik beherako lan etekinak dituztenek ere ez dute errenta aitorpena aurkeztu beharko, salbu eta honako kasu hauetakoren batean ez badago:

  • Ordaintzaile bat baino gehiago egon bada eta bigarrenaren baturak 2.000 euro baino gehiago ematen badu.
  • Urtean lan kontratu bat baino gehiago izatea
  • Seme-alabengatik konpentsazioko pentsioak edo urteko pentsioak jaso izana.4

LKS Next Legalek informatu nahi zaitu zure interesekoak izan daitezkeela uste ditugun berrikuntza guztien gainean. Hala ere, zalantzaren bat baduzu edo beste edozein gai jorratzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Asko pozten gaitu zuri arreta egiteak.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri