4.0 Industria

Negozioa bultzatzen duten teknologiak

“Industriako Digitalizazio Integraturako dugun soluzioak, datuen bitartez industriako prozesuak eta sistemak konektatzeko diseinatu denak, produktibitatea handitzen eta fabrikazio prozesuen eta bezeroarentzako zerbitzuen kostuak murrizten laguntzen du”.

Soluzio horrek informazio eta ekintzen fluxu etengabe ezartzen uzten du erakunde fisikoen (fabrika, fabrikazio lerroa, makina, erremintak, materialak, eremuko bukaerako produktua) eta erakunde logikoen artean (bezeroak, eskaintzak, eskariak, proiektuak, fabrikazio aginduak, zerbitzu agindua…), industriaren balio katea digitalki integratzeko.

INDUSTRIAREN ONDOAN ETENGABE EGONDA EDUKI DUGUN ESPERIENTZIAK GURE BEZEROEI LAGUNTZEN DIE TEKNOLOGIA ZORRO SENDOA ESKURA IZATEN.

GURE PLATAFORMA:

Osoa: sentsorea zein Lainoan dituzun datuen analitika estaltzen ditu.

Pertsonalizatua: negozio  bakoitzaren testuingurura eta premietara egokitua.

Kudeatua: zure negozioaren etekinik hoberena eta jarraipena ziurtatzeko.

IoT INDUSTRIALA

Industriako aktiboak digitalizatzen eta aktibo horiei lotutako informazio digitala sortzen eta konektatzen uzten diguten sistema ziberfisikoak gaitzeko teknologia.

BIG DATA ANALYTICS

IoT teknologien bitartez eskuratutako datu digitalak masiboki prozesatzeko eta hortik ezagutza ateratzeko erabilia. Ikaskuntzako eta adimen artifizialeko algoritmoak ditu.

CLOUD

Cloud azpiegitura eta zerbitzuak erabiltzea, soluzio bakoitzak behar duen errendimendua eta eskalagarritasuna emateko.

SENTSORIZAZIO AURRERATUA

Neurrirako instrumentazio soluzio adimendunak integratzea, monitorizazio aurreratua eta diagnostiko banatua ahalbidetzeko.

ZIBERSEGURTASUNA

IT/OT sistemak segurtatzeko teknikak inplementatzea, kanpoko eraso zibernetikoetatik babesteko.

GURE SOLUZIOAK

Mantentze lan adimendunak

“Analitika deskriptibo, prediktibo eta preskriptiboko soluzioak diseinatzen ditugu zure bezeroen instalazioetan lanean ari diren produkzioko aktiboak eta bukaerako produktu banatuak modu efizientean monitorizatzeko, gestionatzeko eta zaintzeko”.

MANTENTZE LAN AURRERATUA

  • Gailuaren/Makinaren informazioa.
  • OEE.
  • Eskuragarritasuna.
  • Batez besteko denbora hutsegiteen artean (MTBF).
  • Batez besteko konponketa denbora (MTTR)
  • Jakinarazpenak eta alarmak.
  • Txosten pertsonalizatuak.

MONITORIZAZIOA ETA TELEKUDEAKETA

  • Gailuen geolokalizazioa.
  • Alarmak eta jakinarazpenak.
  • Osagaien bizitza erabilgarriko denbora.
  • Sentsoreen eta osagaien urrutiko monitorizazioa.
  • Software eguneraketak.
  • Konfigurazio doikuntzak.

Fabrikazio aurreratua

“Adimen Artifizialeko teknologiak eta Machine Learning eta Analitika erabiltzen dituzten soluzioak diseinatzen ditugu, fabrikazio prozesuetan “zero akats” lortzen laguntzeko”.

Teknologia horiek aplikatuz ekipamenduetan eta prozesuetan eragina duten parametro batzuen arteko loturak identifikatu ditugu, hutsegiteak iragartzeko, eragina duten parametroen balioak erreferentzia hartuta.

Laguntza Teknikoko Zerbitzuen—LTZ— mugikortasuna

“Teknikarien produktibitatea eta azken bezeroen asebetetzea hobetzeko diseinatutako soluzioa, Laguntza Teknikoko Zerbitzuen –LTZ– esku hartzeen bizi zikloa digitalizatzeko”.

Gure soluzioak LTZko ardurasunen zein teknikarien lana errazen du, haien planifikazio lanak, komunikazioa eta lankidetza eraginkorragoak eginda.

LTZ MUGIKORRA

  • Lan aginduen planifikazioa.
  • Alarmak eta abisuak.
  • Ordezko piezak eta osagaiak.
  • Produktuaren informazio teknikoa.
  • Teknikarien lokalizazioa.
  • Ibilbideen optimizazioa.
  • Esku hartzeen parteak.
  • Softwareko jarduketak.
  • Lan egiteko off-line modua.

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Galderarik baduzu, galdetu guri.