Select Page
Volver

Otsailaren 13ko 12/2024 Dekretua argitaratu berri denez, administrazio autonomikoak badu jada zehapen-prozedura espezifiko bat, kooperatiba-arau substantiboa betearazteko, bai eta hura osatzen duen ikuskaritza-jardueraren harmonizazioa ere.

Une egokia da kooperatibok ikuskapen-zehazpenaren xede diren gaien betetze-maila ebaluatzeko. Zer betebehar ditugu? Zein da gure ez-betetze maila? Zer arrisku hartzen ditugu geure gain?

Hori guztia izango da informazio-jardunaldi honen edukia, kooperatibok aurrea hartu dezagun, bai eta, kooperatibaren araudia betetzea oinarria izango duen etapa berri honi aurre egin diezaiogun.

Webinarra, 2024ko martxoaren 20an, 09:30etatik 10:30etara.

Aurkezpena: Alberto Emparanza Sobejano, LKS Next Legal-eko bazkide laguntzailea, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Merkataritza Zuzenbideko katedraduna eta dekanoa.

Hizlariak: LKS Next Legal-eko zuzenbide kooperatiboan espezializatutako abokatuak:

  • Andere Arriolabengoa Bengoa, Lan eta Kooperatiba Zuzenbidean aditua den abokatua.
  • Beñat Salaberria Osa, Sozietario eta Kooperatiba Zuzenbidean den abokatua.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri