Joan den azaroaren 8an, ostirala, LKS NEXTek BAIC CHALLENGE lehiaketaren lehen edizioa irabazi zuen. BAIC CHALLENGE Basque Artificial Intelligence Centerrek (BAIC) antolatutako berrikuntza lehiaketa da, industriari aplikatutako adimen artifizialaren esparruan, soluzio aurreratuen garapena sustatzea helburu duena.
Ekimenean teknologian adituak diren enpresa eta norbanakoek parte hartu zuten, erronka konplexuak konpontzeko eta industria sektorerako soluzio eraldatzaileak eskaintzeko asmoz.
Sari hau LKS NEXTeko gure taldearen talentuari esker lortu da, ikuspegi berritzailea eta konpromisoa erakutsita, proposamen guztien artean nabarmendu den irtenbide bikaina garatu baitute. “Taldekideen gaitasunari eta elkarlanari esker lortu dugu aitortza hau, eta, beste behin ere, teknologia berritzaileak erabiliz, AA sortzaileak zehazki, balioa sortzen duten soluzioak eskaintzeko konpromisoa dugula berretsi dugu” adierazi du Aritz Galdosek, proiektuaren zuzendariak.
LKS NEXTek apustu sendoa egin du ingurune industrialean aplikatutako AA soluzioen garapenaren alde. Hori dela eta, hainbat jarduera burutu ditu bezeroei teknologia erraztaileen aukerak ezagutarazteko, hala nola, Microsoft Copilot 365 tresnari buruzko webinarrak; Microsoftekin Bilbon egindako IA Summit bat, zeinak 170 pertsona baino gehiago elkartu zituen; Machine Learningean AA aplikatzen duten mantentze prediktiboko AWS soluzioen ahalmenak aurkeztu zituen Advanced Factories eta Makina Erremintaren biurtekoan; hitzarmenak sinatu eta proiektuak garatu ditu industria arloan eta hornidura kateetan AA inplementatzen espezializatutako puntu-puntako CREACTIVES, PREWAVE edo TOOLSGROUP partnerrekin. Hori guztia, betiere, industria arloaren ikuspegi osoa izanda, eta zibersegurtasuna eta zuzenbidea aintzat hartuta.
Erakunde barruko ezagutzaren kudeaketarako tresna aurreratuak, hala nola, NEXTHEROES; industrietako LTZ zerbitzuei mantentze lanak erraztekoak; langileak hautatzeko IASELECT soluzioa, edo enpresei jasangarritasunaren arloko kontsultak konpontzen laguntzeko LUR laguntzaile birtuala. Horiek guztiek, stockaren eta materialaren kudeaketarako AA aplikatuz garatutako proiektuekin, edo industriako akastunak murrizteko biki digitalak eta AA sortzeko egitasmoekin batera, LKS NEXT aholkularitza erreferente bihurtu dute industriaren erronka handietan AA aplikatzen.
BAIC CHALLENGE lehiaketan lortutako aitortzak industria adimentsu eta lehiakorrago bat eraikitzen lagunduko duten soluzio aitzindariak bultzatzen jarraitzera motibatuko gaitu.