Select Page
Volver

 

Orain dela sei bat hilabete EAEko lansari gida aurkeztu genuen eta antolatu genuen mahai-inguruan honako hau galdetu nien gonbidatutako hiru pertsonei:

Gauza izango zinatekete gaizkia egiteko?  Preziorik ba al duzue?

Galdera arriskutsua zen, neurri batean  pertsonala eta erantzuteko aukerak oso irekita uzten zituena, galdera nola ulertzen zuten.

Isilune luze baten ostean, euretako batek honako hau erantzun zuen: nik gaizkia egin behar izan dut, nik jendea kaleratu behar izan dut, baliozko jendea, eta horrelakoetan pentsatzen duzuna da hori ere ondo edo gaizki egin dezakezula; eta ahaleginak egiten dituzu ahalik eta ondoen egiteko, prozesu horretan min gehiago egitea saihestuz.

Kaleratzeak, eta kaleratzeak nola egiten diren, oso une sinbolikoak dira erakundeetan, bai zuzenean eragindakoentzat, baita erakundean geratzen direnentzat ere. Ostiral arratsaldez egin ditzakegu, tartean segurtasun pribatuko pertsonak direla, aurrez aurreikusi dezakegu kaleratze horiek gertatu egingo direla eta denbora eman eragindako pertsonei presta daitezen…; nioen bezala, horrelako gauzak ere ondo edo gaizki egin daitezke.

Zoritxarrez, jada Covid 19aren aurretik Europako ekonomia ahulduta zegoen (Espainiako industria ekoizpena %6,2 uzkurtu zen 2019an, Italia atzeraldian sartu zen 2019ko azken hiruhilekoetan eta Alemaniak hazteari utzi zion denbora tarte horretan, eta Covid 19aren krisiak krisi hasiberria zirudien horren gainean jartzea besterik ez du egin.

Ez dakigu krisi hau 2008koaren antzekoa izango den, errekuperazioa V edo U erakoa izango ote den, denbora laburrean txertorik izango ote den ala ez, moneta hedapeneko politikek bilatzen duten eragina izango ote duten…, baina dakiguna da atzeraldian gaudela eta enpresa askok euren pertsonetako batzuk kaleratuko dituztela. Eta hori ziurtasun osokoa da.

Eta kaleratze prozesu horretan (leunki esanda lotura hauste horretan) jarri behar dugu arreta; hala uste dut. Kaleratze horiek era “zuzen” batean egiten baditugu ahalik eta min txikiena egingo diegu kanpora doazen pertsonei, inguruan enpresak duen erreputazioari eta, aldi berean, enpresan gelditzen direnen konpromiso mailari eutsi ahal izango diogu. Hiru osagai horiek gakoak izango dira enpresa bakoitzak bizi duen krisitik irten ahal izateko eta kaleratze berriak edo enpresaren itxiera saihesteko.

Horregatik oso garrantzitsua da enpresek outplacement zerbitzuetan inbertitzearen aldeko apustua egitea, edo, LKS Nexten esaten dugun bezala, 360º-ko Newplacement-en. Minimoen birkokapen zerbitzuez haratago (langileen estatutuko 51. artikulua), horrelako prozesuei ikuspegi integraletik heltzen diegu, pertsonak erdigunean jarriz. Jakin dakigulako lan berri bat bilatzeko denbora %58an murrizten dela irteerak outplacement zerbitzuekin laguntzen direnean, kalitatez helduta; eta horrek aldeko eragina du irteten diren pertsonen eta gelditzen direnen artean. Zerbitzu mota honi heltzean irtengo diren pertsonen erakargarritasuna handitzeko, euren prestakuntza garapena handitzeko eta hain une zailetan euren emozioak kudeatzeko laguntzatik egiten badugu, gelditzen direnek behar duten  konpromisoan inbertitzen arituko gara aldi berean, krisi honetatik ahalik eta azkarren irten ahal izateko.

Lankidearen hitzetan esateko, era ez zuzenean egin daitekeena zuzen egiten arituko gara.

Doazenengatik, gelditzen direnengatik, etorriko direnengatik.

Ander Sansinenea Mendieta

Zuzendaria, Pertsonen Aholkularitza

LKS Next

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri