Select Page
Volver

SmartSkills proiektua LKS NEXT eta INDABA enpresek aurkeztu zuten, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen ISEA zentroarekin batera, HAZITEK 2020 deialdian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren produktu berriak garatzeko proiektuak egiten laguntzeko. Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak laguntza eman zuen, ZL-2020/00652 espedientearen identifikazio-zenbakiarekin.

“Trebetasun bigunak”, ingelesezko “soft skills” terminoarekin izendatu ohi direnak, ez dira zuzenean lanpostu jakin batean jardutearekin lotura duten trebetasunen konbinazio bat, baizik eta, oro har, langileak lanpostuan moldatzeko duten moduari eragiten diote. Gizarte- eta komunikazio-trebetasunak eta adimen emozionala barne hartzen ditu.

Iraganean, trebetasun horiek, garrantzi gutxikotzat jo izan dira, edo, asko jota, uste izan da ‘pertsonarekin’ etortzen zirela modu intuitibo batean, eta, beraz, ez zirela irakaskuntza formal baten xede. Automatizazioak eta Adimen artifizialak lanpostu ugari mehatxatzen dituzten une hauetan, Soft skill-ak garrantzi berria hartzen ari dira, gero eta gehiago baloratzen baita gizaki egiten gaituen, eta gure lanari makina batek egin lezakeenaren aldean balioa ematen dion guztia. World Economic Forum-eko txosten baten arabera, 2022an lan-merkatuan gehien eskatuko diren 5 trebetasunetatik 4 soft skill motakoak izango direla.

SmartSkills proiektuaren helburua da, enpresa eta erakunde publikoetako langileei zuzendutako soft skills ikaskuntza pertsonalizaturako sistema adimenduna garatzea. SmartSkillsek lotura jarraitua izango du ikasleekin, eta aldian-aldian “hezkuntza-pilula” indibidualizatuak bidaliko dizkie beren smartphoneetara, App baten bidez. App horrek, bestalde, ikaslearen informazioa bilduko du, bai haren aurrerapenari buruzko ebaluazioak, bai haren interesei eta ikasteko ohiturei buruzkoak. Adimen artifiziala duen algoritmo batek ikasle bakoitzarentzako hezkuntza ibilbide pertsonalizatua eraikiko du dinamikoki, zein eduki bidali eta zein unetan zehaztu.

SmartSkillsek LKS Next-en lidergoa indartzen lagunduko du, enpresentzako prestakuntzaren sektorean. Horretarako, urrutiko prestakuntza-proposamen hori ez da masifikatua izango, pertsonalizatua baizik, eta hezkuntza-pilulen bidezko autoikaskuntzan oinarrituko da.

2020. urtean, proiektuaren oinarriak jarri dira, eta App eta backend-aren garapen informatikoa hasi da. 2021. urtean sistema informatikoa amaituko da eta erabiltzaile errealekin proba pilotu bat eginez baliozkotuko da.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri