Select Page
Volver

Karbonoa Mugak Doitzeko Mekanismoak (CBAM, ingelesezko sigletan, edo MAFC, gaztelaniazkoetan) betebehar batzuk ezartzen dizkie ondasun jakin batzuk inportatzen dituzten Europako Batasuneko (EB) enpresei. Zehazki, inportatutako produktuei EBko isurketa eskubideen merkataritza araubideak (RCDE-UE) ezarritako karbono-kostuak aplikatzeko lege bati lotuta daudela bermatzeko eta era berean, karbono isuriak ekiditeko dira betebehar horiek.

Karbono-kostuak arautzen dituen araubideak (2023/956 araudia, maiatzaren 10ekoa) hainbat fase izango ditu, eta denborak aurrera egin ahala, betebeharrak eta neurrien irismena aldatzen joango da enpresa inportatzaileentzat.

Trantsizio aldia

Trantsizioaren hasierako fasea 2023ko urriaren 1etik 2026ra artekoa izango da. Epe horretan, arauari atxikita dauden ondasunen inportatzaileek hiru hilean behin jakinarazi beharko dituzte beren inportazioek zuzenean edo zeharka eragindako berotegi-efektuko gasen (BEGak) isurketak, oraindik inolako ordainketarik egiteko betebeharrik gabe.

Lehen txostena 2024ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da, eta 2023ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako inportazioei buruzko informazioa jaso beharko dute bertan.

Araudia, hasiera batean, beren ekoizpenean karbono isuri bereziki intentsiboa duten eta ihesa izateko arrisku handiagoa duten ondasunen inportazioei aplikatuko zaie, eta aplikazio-eremua pixkanaka hedatzen joango da (2030ean, EBko isurketa-eskubideen merkataritza legean jasotako material guztiak txertatzea espero da).

Oraingoz, ondasunak hauek dira:

  • Zementua
  • Burdina eta altzairua
  • Aluminioa
  • Ongarriak
  • Argindarra
  • Hidrogenoa

Legean azaltzen diren ondasun zehatzak araudiaren I. eranskinean daude jasota, eta bertan materialen eta ondasunen CN kodeak zehazten dira.

EBk onartutako isurketak kalkulatzeko metodoak ere aldatzen joango dira, eta, hala, 2024ko uztailean aurkeztu beharreko txostenera arte, EBk lehenetsitako balioak erabili ahal izango dira (txostenaren konfigurazioa asko erraztuz), eta 2024an zehar EBk proposatutakoaren baliokideak diren beste kalkulu metodo batzuk onartuko dira, baina 2025etik aurrera isurketen kalkuluak EBk zehaztutako metodologiara egokitu beharko dira.

Enpresa inportatzaileek alta eman beharko dute herrialde bakoitzari dagokion CBAM-ren erregistro iragankorrean, eta informazioa hiru hilean behin eguneratu beharko dute atari batean.

Txostenek honako eduki hauek izan beharko dituzte:

    1. Merkantzia mota bakoitzaren guztizko kopurua, elektrizitatea megawatt/ordutan eta gainerako salgaiak tonatan adierazita (jatorrizko herrialdean salgaiak ekoizteko instalazio bakoitza zehaztuz).
    2. Isuri inplizitu errealen guztizkoa, megawatt/elektrizitate-ordu bakoitzeko CO2 isurketa tonatan edo, gainerako salgaietan, merkantzia mota tona bakoitzeko CO2 isurketa tonatan adierazita, araudiaren IV. eranskinean ezarritako metodoaren arabera neurtuz.
    3. Zeharkako isurketen guztizkoa, araudiaren 7. paragrafoan aipatutako exekuzio-ekintzaren arabera kalkulatuta.
    4. Jatorrizko herrialde batean inportatutako merkantzien isuri inplizituengatik ordaintzen den karbonoaren prezioa, edozein deskontu edo beste konpentsazio modu erabilgarri bat kontuan hartuta.

Behin betiko aldia

Mekanismoa 2026ko urtarrilaren 1ean erabat indarrean jartzen denean, inportatzaileak behartuta egongo dira urtero (hurrengo urteko maiatzean) EBn inportatutako ondasunen eta horien BEG korrelatiboen kopurua aitortzera. Gero, eskuratu dituzten CBAM ziurtagiriak entregatu behar dituzte. Inportatutako salgaiak ekoiztean Inportatzaileak frogatu ahal badu karbonoaren prezio bat ordaindu dela (zergak, BEGen isurketa-eskubideen merkataritza-sistema baten esparruko tasak), CBAM entregatuta, itzuli beharreko zenbatekotik kendu ahal izango du kopuru hori.

CBAM-REN ERRONKAK

CBAM-ren trantsizio alditik planteatzen diren baldintzak ikusita, enpresa inportatzaileek hainbat erronkari egin beharko diete aurre:

1.Informazioa

Datuak eskuratu behar dira, informazioa emateko eta araudiak eskatutako kalkuluak egiteko. Horren ondorioz, kasu askotan beharrezkoa izango da informazioa trukatzea erraztuko duten irtenbide teknologikoak garatzea eta ezartzea.

2.Isurketen kalkulua

EBk 2023ko abenduaren 22an isuriak kalkulatzeko argitaratutako balioak 2024ko uztailera arte egongo dira indarrean, eta 2025etik aurrera legearen baitako ondasunen fabrikazioari lotutako kalkuluak Europak ezarritako metodoaren arabera egin beharko dira, eta 2026tik aurrera, aditu independente batek egiaztatu beharko ditu.

3.Hornitzaileekiko harremana

Hornitzaileekin informazio trukaketa areagotu egingo da, eta, horren ondorioz, kasu askotan zailtasunak izango ditugu CBAM-k eskatutako informazioa lortzeko.

Erronka horien guztien irtenbidea honako hau da:

1.- Informatzeko betebeharra betetzeari begira, eskatutako informazioa aztertzeko, biltzeko eta finkatzeko sistema sendo eta fidagarri bat diseinatu eta ezartzea.

2.- CBAM-ren “Roadmap”ak (bide orriak) definitzea, zehaztutako mekanismoen egungo eta etorkizuneko eskakizunei erantzun eraginkorra emateko.

3.- Inplikatutako aldeen artean informazio eraginkorra lortzeko eta trukatzeko irtenbide teknologikoak.

Gure enpresa ehunaren zati handi bat araudi honen eta argitaratu diren edo egiteko prozesuan dauden beste batzuen eraginpean dago. Eraldaketa jasangarriko prozesu horrek pertsonen eta teknologiaren garapena eskatuko du, baita talde adituen eta diziplina askotarikoen laguntza ere. Hori dela eta, LKS Next-ek talde mailako unitate espezifiko bat sortu du, bezeroei sortutako behar guztiei erantzun ahal izateko.

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri