Select Page
Volver

Lean Management bai industria mailan baita zerbitzuetan ere dimensio ezberdinetako enpresek geroz eta gehiago erabiltzen dute. Azken helburua da: hondakinak desagerraraztea bezeroei ahalik eta kalitate eta zerbitzu hoberena eskeintzeko ahalik eta kostu txikienarekin entregatzeko epeetan.

Enpresa handiak aitzindariak izan ziren, baina gaur egun enpresa txiki eta ertain askok ikusten dute metodologia horretan, irtenbide egokiena kalitaterik ezaren ondoriozko kostuak murrizteko, balioa handitzeko eta eraginkorragoak izateko.

ETEn eraginkortasuna eta lehiakortasuna areagotzen laguntzeko helburuarekin, LKS Next eko Industria 4.0 eta Operazio arlotik ETEentzat Lean Autoebaluaketa tresna martxan jarri da. Modu honetan, nahi duten enpresek jakin ahal izango dute Lean Manufacturing arloan zein den beraien heldutasun maila. Galdeketa sinple baten bitartez, erakundeek jakin ahal izango dute beraien egora Lean kulturaren ezarpenaren arloan, prozesuen egonkortasun etaestandarizaia, fluxuen optimizazioa eta etengabeko berrikuntza, besteak beste.

Lean Manufacturing-en aditua den aholkularitza-talde batek aztertuko ditu zure enpresaren egoerari buruzko datuak,eta zure enpresaren emaitzei eta proposatzen diren ekintza-ildoei buruzko txosten pertsonalizatua egingo du.

Ezagutu nahi duzu Lean Manufacturing arloko heldutasun-maila zure erakundean?

 Galdetegira joan

 

 

Comparte en tus redes sociales:

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri