Joan den ostiralean LKS NEXTek berrikuntza teknologikoaren eta lurraldearekiko loturaren arteko uztarketa bizi izan zuen. Goizean APD Bilbaok antolatutako jardunaldian parte hartu zuen, konputazio kuantikoaren egungo egoera aztertzeko, eta arratsaldean AidTec Solutions enpresak Labastidan aurkeztu zuen Kube ardo adimendunaren aurkezpenean egon zen.
Goizeko saioa: konputazio kuantikoa erdigunean
Goizeko saioan enpresa eta administrazioetako adituak elkartu ziren konputazio kuantikoaren benetako egoeraz eztabaidatzeko. Hasiera Eduardo Junkerak eman zuen eta jarraian Aitor Moreno Fdz. de Lecetak, LKS NEXTeko Teknologia eta Sistema Kuantikoetako arduradunak, teknologiaren egungo egoera azaldu eta enpresa-esperientziak partekatu zituen. Ondoren Elena Zarragak, LKS NEXTeko zuzendariak eta GAIA klusterraren presidentak, moderatutako mahai-ingurua egin zen eta bertan Lantik, Falcondale, AVS Added Value Solutions, Telefónica eta AidTec Solutions enpresetako ordezkariek hartu zuten parte.
Hauek izan izen ondorio nagusiak:
-
Konputazio kuantikoa ez da etorkizuneko kontzeptua bakarrik. Badira dagoeneko garapen ukigarriak eta benetako aplikazioak, askotan ikusgai ez badira ere.
-
Euskadik posizio aurreratua du beste eskualde askoren aldean, ekimen, baliabide, inbertsio, talentu eta ekosistema esker.
-
Funtsezkoa da enpresek eta administrazioek gaurdanik ikerketan, azpiegituretan, hardware kuantikoan, simulagailuetan eta talentu espezializatuan inbertitzea. Ez bakarrik joera jarraitzeko, baizik eta etorkizunean lidergoa lortzeko.
-
Datuaren kalitatea giltzarri da. Datu garbi eta egituratu gabe, algoritmo kuantiko edo hibridoek ez dute behar bezala funtzionatuko ezta emaitza sendoak eskainiko ere.
-
Badira dagoeneko ezkutuan funtzionatzen duten aplikazio kuantikoak optimizazioan, kriptografian, sentsoreetan eta simulazio-ereduetan.
Arratsaldea: Kube, pentsatzen duen ardoa
Arratsaldean jardunaldiak tokiko izaera hartu zuen Labastidan Kube ardoaren aurkezpenarekin. Ardo esperimental honek tradizioa, datu-zientzia, adimen artifiziala eta prozesu kuantikoak uztartzen ditu. Ekimen hau AidTec Solutions enpresak gidatzen du, Iñigo Echevarría, Izaskun Orive eta Daniel Teso sortzaile dituela. Hautatutako mahastietan sentsoreak jarri dira eta datuak 20 minuturo erregistratzen dituzte: tenperatura, hezetasuna, egoera fenologikoa eta landarearen osasuna, ardoaren profila egokitzeko.
Proiektu hau ardo idealaren definiziotik abiatu zen eta, hortik aurrera, mahatsa, lurra eta upategia egokitu ziren helburu horretara. Emaitza Labastidako tempranillo bat da, gorputz handikoa eta ahoan luzea, fina eta atsegina, fruta ugari duena eta kakao, kanela eta bainila ukituak dituena. Gainera, kontsumitzaileak ere parte hartuko du online dastaketa baten bidez eta bertan jasotako iritziekin etorkizuneko uztek merkatuaren eta publikoaren gustura hobeto egokituko dira.
Aste kuantikoa LKS NEXTentzat
LKS NEXTen inplikazioa ez da hemen amaitzen. Irailaren 24an eta 25ean Metafuturo ekitaldian izango da Bilbon, hainbat mahai-inguru moderatuz eta topaketa babestuz. Horren bidez, teknologia kuantiko eta aurreratuen adopzioan eragile gidari gisa duen papera sendotzen du enpresak.
