Select Page

Auziak eta arbitrajea

LKS Next Legalen, nazio mailako zein nazioarteko prozedura judizialetan eta arbitraje prozesuetan  aholkularitza ematen dugu eta prozedura eta prozesu horien zuzendaritza letraduaz arduratzen gara; nazioartekoetan, atzerrian ditugun bulego laguntzaileekin batera jarduten dugu.

Horretarako, LKS Next Legalen adituak ditugu prozedura judizialean edo arbitraje prozeduran eta auziaren gaian. Gainera, eta gaiak hala eskatzen duenean, diziplina anitzeko lantaldeak sortzen ditugu, beste eremu batzuetako abokatuekin osatuak. Horrek guztiak aukera ematen digu gure bezeroak gai konplexuenetan defendatzeko.

Gure profesional-taldearen ezagutza sendoei eta esperientzia handiari esker, gure bezeroen interesak defendatzen ditugu, orokotariko gatazka judizial eta arbitraletan

Esperientzia aitortua dugu prozedura oso garrantzitsuetan, honako gai hauetan:

  • Enpresak bezeroekin eta hornitzaileekin dituen kontratu eztabaidak: kontratuak suntsiaraztea, kalteak, galerak eta zigorrak erreklamatzea edo kontratua betetzeko ekintzak.
  • Zenbatekoen erreklamazioak: deklarazio eta betearazpen prozedurak, mota guztietako bermeen betearazpena.
  • Sozietate zuzenbidearen eta zuzenbide kooperatiboaren berezko ekintzak: akordio sozialak aurkaratzea, administratzaileekiko erantzukizun akzioak, arbitraje kooperatiboak.
  • Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Zuzenbidea: arau hausteak bertan behera uztea, eskubideak aurkaratzea, akordioak urratzea.
  • Lehia desleialeko ekintzak: engainu, nahasmen edo sekretuak urratzeagatik, egintzak bertan behera uztea eta/edo ezabatzea edo kalte-galerak ordaintzea eskatuta.
  • Lan gatazka kolektiboak eta indibidualak.

Profesionalak

Imanol Sáenz Mendizabal

Abokatua

Iñaki Ruiz De Azua Andres

Abokatua

José Ángel Rubio Gaspar

Abokatua eta Merkataritza eta Auzien arloko Arduraduna

Ainara Rivera Perez

Abokatua

Joane Montero Larrauri

Abokatua eta Merkataritza-Arloa Ardurduna

Jaione Badiola Lopez

Abokatua eta Lan-arloko Arduraduna

Andere Arriolabengoa Bengoa

Abokatua

Lucía Arriola García

Abokatua

Eneko Anzuola Martínez De Antoñana

Abokatua - Administrazio-arloko Arduraduna

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri