LEGAL
Sozietatea
LKS Next LEGALen zerbitzu juridiko berezi eta osoa ematen diegu, sozietateen zuzenbidearen alorrean, mota guztietako egitura juridikoei. Horren bidez, behar dituzten sozietate-jarduketa guztietan aholkatzen ditugu; esaterako, estatutu sozialak onetsi eta aldatzen, kapital soziala handitu edo txikitzen eta, oro har, edonolako sozietate-akordioak gauzatzen.
Letradu aholkulari edo idazkari ez-aholkulari moduan parte hartzen dugu administrazioko eta zuzendaritzako hainbat eta hainbat organotan, eta erabakiak hartzeko beharrezko lege-erosotasuna eskaintzen dugu
ZER ESKAINTZEN DUGUN
- Orotariko egitura juridikoak eratzeko prozesuak
- Kapital soziala handitu eta txikitzeko prozesuak, eta sozietateen ondarea berregituratzeko eragiketak
- Aldi baterako enpresa-elkarteen akordioak eratzea, egituren negoziazioan eta eraketan aholkatuz
- Letradu aholkulariaren edo administrazio-organoko idazkariaren funtzioak
- Prozesu judizialak letradu bezala gidatzea
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.