Select Page

Compliancea (araudia betetzea)

LKS Next Legalek esperientzia handia du Compliance sistemen ezarpenean eta monitorizazioan, balio erantsi handiko ikuspegi integral eta transbertsal batetik; aholkularitza espezializatua eta lege aditua barne hartzen ditu, ikuspegi guztietatik: penala, datu pertsonalen babesa, enpresa sekretuak, zergak, lana, dirulaguntzak, hirigintza, ingurumena…

Compliancearen bidez, LKS Next Legalek arriskuak eta kontrolak kudeatzeko Betetze Sistema bat eskaintzen dio enpresari, eta, horri esker, legez babesten da erakundeko administratzaileen eta zuzendarien erantzukizunen aurrean.

Compliance sistemak (araudia betetzekoak) ikuspegi integralarekin ezartzen ditugu, lege-arloa eta aholkularitza uztartuz eta LKS Next LEGALek espezializazio guztiez duen ezagutza arriskuen diagnostikorako erabiliz

Hau eskaintzen dugu Compliancearen arloan:

  • Arrisku mapak eta ekintza plan pertsonalizatuak, erakunde bakoitzaren jardueraren eta behar zehatzen arabera.
  • Compliance dokumentazio korporatibo pertsonalizatua egitea, azken berrikuntzak eta une bakoitzeko praktikarik onenak sartuta.
  • Sistema lehen aldiz ezartzeko eta zabaltzeko aholkularitza eta orientazioa.
  • Arriskuen mapa edo erakundeak aldez aurretik ezarritako Compliance Sistema berrikustea.
  • Compliance sistema monitorizatzea, kontrol organoen bileretan parte hartuz eta salaketa kanalak kudeatzeko eta ekintza planak ezartzeko aholkularitza emanez.
  • Hainbat lege eremutan Compliancearen gaineko prestakuntza jarduera espezializatuak, hainbat modalitateren bidez.

Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua

Jon Lacunza Uranga

Abokatua eta Sozietate-arloko Arduraduna

jlacunza.legal@lksnext.com

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri