Select Page

Transferentzia-prezioak

LKS Next Legalek aholkularitza ematen du arlo horretako araudian ezarritako betebeharrak betetzera behartuta dauden enpresa eta erakundeen transferentzia prezioen politikaren faseetan. Alde batetik, transferentzia prezioen politika diseinatzean eta lotutako eragiketak eraginkortasun irizpideen arabera eta enpresa estrategiarekin bat etorriz balioestean, eta, bestetik, lotutako erakundeen arteko harreman ekonomikoen zerga ondorioetan.

Era berean, ezarritako transferentzia prezioen politika betetzeko, lotutako eragiketen alderagarritasun azterketa egiten dugu eta nahitaezko dokumentazioa idazten dugu. Eta defentsa fasean, zerga administrazioaren edo auzitegien aurrean ezarritako politika defendatzeko aholkuak ematen ditugu. 

Enpresa-taldeetako transferentzia-prezioen politikak diseinatu eta kudeatzen ditugu LKS Next LEGALen

Hona hemen gure ohiko jarduketetako batzuk:

  • Zergapekoa kide den taldearen transferentzia prezioen politika diseinatzea.
  • Taldeko erakundeen transferentzia prezioen politika diseinatzea, atzerrian helbideratutakoak barne.
  • Araudiak eskatzen duen dokumentazioa idaztea.
  • Transferentzia prezioen politika aldian-aldian berrikustea eta eguneratzea.
  • Aukeratutako balorazio metodoak defendatzea zerga administrazioaren edo auzitegien aurrean.
  • Lotutako eragiketen barruko eta kanpoko alderagarritasunari buruzko azterlanak egitea.

Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua

César Vidal Martínez

Abokatua eta Fiskal-Arloko Arduraduna

cvidal.legal@lksnext.com

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.

Diseinatu zure ibilbide profesionala gurekin.

Eman lehen pausoa eta jarri zure talentua martxan.

Kontaktoa

Gure zerbitzuari buruz informazio gehiago nahi duzu?

Harremanetan jarri