Select Page

Sektore publikoko kontratazioa

LKS Next Legal, kontratazio publikoaren arloan, oro har, bai administrazioarentzat (autonomikoa, forala, tokikoa) eta botere esleitzaileentzat, bai enpresa pribatuarentzat, sektore publikoko kontratazioarekin zerikusia duten prozesuetan.

LKS Next LEGALen, kontratazio publikoaren alorreko aholkularitza ematen diegu bai administrazioari eta bai enpresa pribatuari

Gure eskaintzan gai hauei buruzko aholkularitza sartzen da:

  • Lizitaziorako baldintza ekonomiko-administratibo orokorren eta partikularren agiriak eta justifikazio txostenak idaztea.
  • Kontratu publikoak prestatzeko eta esleitzeko prozedurak izapidetzea.
  • Kontratazioko barne prozedurak Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eskakizunetara egokitzea.
  • Kontratazio Mahaietan parte hartzea.
  • Bezero pribatuei aholkularitza ematea kontratazio deialdietan lehiatzeko prozeduretan.
  • Kontratu publikoak gauzatzetik eratorritako gaiei buruzko aholkularitza; prezioak berrikustea, zigorrak ezartzeko espedienteak, etab. 
  • Kontratu publikoak prestatzeko eta esleitzeko prozeduretatik nahiz kontratu publikoak betearazteko prozeduretatik eratorritako eztabaidak ebaztea.
  • Txosten eta irizpen juridikoak egitea.
  • Errekurtsoak eta erreklamazioak kontratazio batzordeetan eta administrazio auzitegi eskudunetan, bai eta administrazioarekiko auzi errekurtsoetan ere.

Profesionalak

Xabier Loizaga Prieto

Abokatua

Leire Belategi Urkia

Abokatua

Marta Dorronsoro Fernández De Viana

Abokatua

Eneko Anzuola Martínez De Antoñana

Abokatua

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.