LEGAL
Fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Irabazi-asmorik gabeko erakundetzat hartzen dira fundazioak, eta fundatzaileek, beren borondatez eta betiko, interes orokorreko helburuetarako atxikita izaten dute ondarea. Jatorrian, ongintzako edo laguntzako jarduerei lotuta egoten ziren; gaur egun, ordea, arlo ugaritara hedatu dira horien jarduerak; esate baterako, hezkuntzara, ikerketara eta gizarte-berrikuntzara.
LKS Next LEGALekook ondo baino hobeto ezagutzen ditugu fundazioen ezaugarri eta behar juridiko bereziak, eta aholkularitza juridikoan espezializatutako abokatu-taldea jartzen diegu eskura.
Arlo sozio-ekonomikoan gero eta garrantzi handiagoa duten erakunde horiei zuzendutako aholkularitza juridikoa
ZER ESKAINTZEN DUGUN
- Fundazioak eratzeko prozesua
- Fundazioen betebehar espezifikoak betetzea, fundazioen protektoratuari eskatzen zaizkion jakinarazpenak egitea eta, bereziki, autokontrataziorako espedienteak kudeatzea
- Patronatuko idazkaritza-lanak
- Fundazioei zuzendutako zergen alorreko aholkularitza berezia
Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.