Berregituratze finantzarioak

Zailtasun-egoeran dagoen enpresari aholkularitza eskaintzen diogu, zorra berregituratu eta birfinantzatzeko prozesuei aurre egin diezaien, eta konkurtso aurreko egoeretan lagundu egiten diogu, aurkeztutako irtenbideen ikuspegi guztiak (merkataritzakoak, finantzarioak, fiskalak eta lanekoak) uztartuz.
Berregituratze- eta birfinantzamendu-prozesuetan aholkularitza ematen diegu zailtasunak dituzten enpresei

ZER ESKAINTZEN DUGUN

  • Diagnostikoa
  • Pasiboa birfinantzatzeko eta berregituratzeko aukerak
  • Finantza-erakunde eta hartzekodunekiko negoziazioa
  • Kontratatzea, protokoloan jasotzea eta izapidetzea izaera pribatuko birfinantzamendu-akordioak eta horien bermeak, eta konkurtso aurreko birfinantzamendu-akordio ohiko eta apartekoak, banakako nahiz kolektiboak, eta, dagokionean, homologatzea
  • Askotariko akordioak: standstill (geldialdia) deritzenak, nobaziokoak, amortizaziokoak, ordainean ematekoak, zorra kapital bihurtzekoak eta unitate ekonomikoak eskualdatzekoak

Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua

Marta Dorronsoro Fernández De Viana

Abokatua

mdorronsoro.legal@lksnext.com

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.