Datuen babesa

Datu pertsonalak tratatzen dituzten enpresa eta erakundeek bete egin behar dituzte Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorreko (DBEOko) aurreikuspenak eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta hori ziurtatzeko moduan egon behar dute.

Batuak babesten esperientzia duten abokatu espezializatuak ditugu LKS Next LEGALen, eta, horri esker, egoki moldatzen gara bezeroen jardueraren beharretara.

Bezeroei balioa ematen diegu datu pertsonalen gobernantzan

ZER ESKAINTZEN DUGUN

  • Datuen babeserako ordezkari-zerbitzuak
  • Aholkularitza espezializatua (adimen artifizialeko ereduen entrenamendua, datu bereziekiko ikerketa-proiektuak, datu biometrikoen tratamendua eta abar)
  • Datuen babeseko auditoretza
  • DBEOra egokitzea
  • Tratamenduen arriskuen azterketa
  • Inpaktuaren ebaluazioa
  • Neurri tekniko eta antolamenduzko aproposak zehaztea
  • Beharrezko lege- eta kontratu-dokumentazioa: segurtasun-politikak, datuak babesteko politikak, informazio-klausulak, tratamenduak legitimatzeko oinarriak, tratamendu-jardueren erregistroa, arau korporatibo lotesleak, tratamendua agintzeko kontratuak, datuak diseinutik eta lehenespenez babesteko prozedura, segurtasun-arrakalak jakinarazteko prozedura, gailu digitalak erabiltzeko politikak, deskonexio digitalerako politikak eta erantzukizun proaktiboa ziurtatzeko dokumentazioa
  • Araudia betetzen dela ziurtatzeko gainbegiratzea
  • Nazioarteko datu-transferentziak egiteko aholkularitza
  • Langileentzako prestakuntza eta kontzientziazioa
  • Laguntza legal eta teknikoa, segurtasun-arrakala gertatzen denean

Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua

Lucía Arriola García

Abokatua

larriola.legal@lksnext.com

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.