Select Page

Lana

LKS Next Legalek abokatu talde bat dauka, lan arloan eta Gizarte Segurantzaren arloan espezializatua, enpresari aholkuak emateko honako arlo hauetan: lan harreman indibidualak eta kolektiboak, laneko segurtasun eta osasuneko betebehar eta karga soziolaboralak eta laneko eta goi zuzendaritzako harreman bereziei lotutako edozein lan alderdi.

Lan zuzenbidearen eremu honetan gertatzen diren lege eta jurisprudentzia berrikuntzei buruzko informazio eguneratua zabaltzen dugu.

LKS Next LEGALen, laneko harreman indibidual eta kolektiboen inguruko aholkularitza ematen dugu, eta prozedura judizialak letradu bezala gidatzen ditugu

Hauxe eskaintzen dugu arlo honetan:

  • Enpresen premiei erantzutea, bereziki:
    • Lan kontratazioa: kontratazio politikak eta lan kontratuen klausula espezifikoak.
    • Giza baliabideak kudeatzen laguntzea: ordainsari sistemak, pentsio planak eta jokabide protokoloak.
    • Negoziazio kolektiboa, enpresako hitzarmen kolektiboak, itunak, enplegu erregulazioko prozesuetako kontsulta aldia eta lan baldintza kolektiboen funtsezko aldaketa.
    • Jardueren azpikontratazioa erregularizatzea.
  • Arauak betetzeari buruzko auditoriak; lanekoak eta gizarte segurantzakoak

 

 

Laguntza eta ordezkaritza lan agintaritzan eta lan ikuskaritzan

Profesionalak

Imanol Sáenz Mendizabal

Abokatua

Ainara Rivera Perez

Abokatua

Jaione Badiola Lopez

Abokatua eta Lan-arloko Arduraduna

Germán Azpiazu Merino

Abokatua

Andere Arriolabengoa Bengoa

Abokatua

Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?

Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.