LEGAL
Hartzekodunen konkurtsoak eta kaudimengabeziak
LKS Next LEGALen diziplina anitzeko lantalde batek aholkatzen ditu hala zailtasunak dituzten enpresak, konkurtso aurreko edo konkurtsoko irtenbideak behar dituztenak, nola bezeroen eta hornitzaileen konkurtso-egoerek eragindako enpresak.
Gure abokatuek makina bat konkurtso-prozedura zuzendu dituzte, eta, ondorioz, eskarmentu handia dute konkurtsoetan agertzen diren interes guztiak babesten, bai krisian dauden enpresenak eta bai hirugarrenen konkurtsoek eragindakoenak.
Krisi-egoeretan, esperientzia handia dugu konkurtso aurreko irtenbideetan eta konkurtso-prozedurak zuzentzen; bezeroen kredituak babestea da gure aholkuen xedea
ZER ESKAINTZEN DUGUN
- Konkurtso-prozesuek ukitutako hartzekodunei zuzendutako aholkularitza (merkataritza-kontratuei eustea edo suntsiarazpena ematea, kredituak aintzatestea eta kobratzea, bermeak exekutatzea…)
- Konkurtso aurreko egoeretan aholku ematea
- Taldean birfinantzatzeko akordioak finantza-berregituratzeen arduradunekin
- Aholkularitza osoa konkurtso-egoeran dauden enpresei eta konkurtso-prozedurak letradu bezala gidatzea
- Konkurtso-egoeretan administratzaile-erantzukizuna
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.