LEGAL
Gobernu korporatiboa
Gobernu korporatiboa/gobernantza garrantzi handia ari da hartzen apurka-apurka, eta berorren garapena ez dago enpresa handietara mugatuta. Erakunde-mota guztiek gero eta eskakizun handiagoak dituzte merkatuan, eta irudia, ospea eta erantzukizun korporatiboa dira enpresen jardueraren garapenean konfiantza izateko sarrien erabiltzen diren elementuak.
LKS NEXT LEGALen, gobernu korporatiboko/gobernantzako ekintzak bideratzen ditugu gure bezero pribatu zein publikoentzat, eta jarraibideak eta irizpideak proposatzen dizkiegu, gobernu-organoek egoki funtziona dezaten eta administratzaileak eta zuzendariak babesteko.
Lege-eskakizunak gero eta handiagoak direnez, LKS Next LEGALen gobernu korporatiboaren/gobernantzaren garapenak eskaintzen ditugu, administratzaile eta zuzendarien eginbideak babesteko
ZER ESKAINTZEN DUGUN
- Gobernantza onaren kodeak ezartzea
- Erabaki estrategikoak hartzeko protokoloak idaztea
- Botere homogeneoen egiturak diseinatzea
- Eremu horretako koordinazioa, enpresek compliancearen (araudia betetzearen) edo datuen babesaren eremuan garatutako beste politika batzuekin
Harremanetarako pertsona – erreferentziako abokatua
Zerbait galdetu nahi diguzu zerbitzu honi buruz?
Zalantzaren bat baduzu, ez duda-mudatan egon eta galdetu.